1. Akabançaraino, dolhareetaco, Dabiden psalmoa.
2. Jauna, gure Jauna, ceinen den ederresgarri çure icena lurraren hedadura gucian! Ecen çure ospea ceruez gorago helcen da.
3. Haurren eta bulharrean direnen ahotic atheratu duçu çure laudorio osoa, çure etsaien ariaz, etsaiaren eta aihercundetsuaren xahutzeco.
4. Beguiratuco diotedanean çure ceru, çure escuetaco lanei; ilhargui eta içar asentatu ditutzunei;
5. Cer da guiçona, hartaz orhoit içan çaitecençat? cer da guiçaseme bat, haren ikustera çu ethorcecotzat?
6. Aingueruac baino aphur bat beherago eçarri duçu; ospezco eta ohorezco koro bat eguin dioçu,
7. Eta çure escuetaco lanen gaineco eçarri duçu.
8. Haren oinempeco eçarri ditutzu guciac, ardi, idi, eta berçalde larretaco abereac,
9. Ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac, itsaspeco bidexquetan ibilcen diren guciac.
10. Jauna, gure Jauna, ceinen den ederresgarri çure icena lurraren hedadura gucian!