1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jaunaren baithan dut ene fidancia: nolaz dioçue ene arimari erraten: Mendira eguiçac hemendic, etchexoriac beçala?
3. Ecen horra non bekatoreec hedatu duten beren arrambela; beren gueciac xuxendu dituzte gueci-uncian, hequietaz ilhumpean jotzeco bihotzez çucen direnac.
4. Deseguin dute ecen çuc akabatu lana: bainan cer eguin du guiçon çucenac?
5. Jauna bere templo sainduan da; Jaunac ceruetan du bere jarlekua. Haren beguiac beharraren gainera daude; haren bekurundea guiçasemeei galdez dago.
6. Prestua eta gaixtaguina, biac ikarcen ditu Jaunac: gaixtaqueria maite duenac gaitzets du bere arima.
7. Arteac uria beçala erorico dira bekatoreen gainera; sua, eta sufrea eta phesietaco hatsa dira hequiençat,
8. Ceren Jauna çucena baita, eta çucentasuna maite baitu; haren beguia çucentasunaren alderat itzulia dago.