1. Mailetaco cantica. Boztu naiz erran daroztedan solas hauquietan: Goanen gare Jaunaren etchera.
2. Gure oinac çure lorioetan baratuac çaudecen, oi Jerusaleme.
3. Jerusaleme, ceina alchatzen baitute hiri bat beçala, eta ceintan norc berac içanen baitu bere çathia.
4. Alabainan hunat igan dira leinuac, Jaunaren leinuac, Israelen lekucotasuna, Jaunaren icenari aithor bihurceco.
5. Ecen hemen jarri dituzte justiciaco alkiac, Dabiden etchearen gainean asentatu alkiac.
6. Galda çatzue, Jerusalemen baquearen onetan direnac, eta nasaiciaren erdian içan beitez çu maite çaituztenac.
7. Baquea içan bedi çure hazcargailuetan eta nasaicia çure dorreetan.
8. Ene anaia eta hurbilen gatic aiphatzen dut baquea çuretzat.
9. Gure Jainco Jaunaren etchea gatic, çuretzat bilhatu ditut onac.