1. Mailetaco cantica. Dohatsu Jaunaren beldur diren guciac, haren bideetan dabilçanac!
2. Çorion duçu, ceren hacico baitzare çure escuetaco lanetic, eta ongui helduco çaitzu.
3. Çure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri içanen da çure etchearen aldamenetan. Çure semeac, olibaren urthumeac iduri içanen dira çure mahainaren inguruan.
4. Horra nola benedicatua içanen den Jaunaren beldur den guiçona.
5. Sion gainetic benedica beçaitza Jaunac, eta Jerusalemeco onac ikusiren ditutzu balin ba çure bicico egun orotan.
6. Eta ikusiren ditutzu balin ba çure semeen semeac, Israelen gainean baquea.