1. Mailetaco cantica. Jaunaren baithan fidatzen direnac, Siongo mendia beçala dira: behinere ez da kordocatua içanen,
2. Jerusalemen egoten dena. Mendiac dira haren inguruan, eta Jauna bere populuaren inguruan oraidanic eta mendeetaraino;
3. Ecen Jaunac ez du bekatoreei utzico manamendua prestuen primançaren gainean, prestuec gaixtaqueriara heda ez detzazten beren escuac.
4. Jauna, onguia eguioçute prestuei eta bihotzez çucenac direnei.
5. Bainan bide bihurrietara makurcen direnac, Jaunac eramanen ditu tzarqueria-eguileequin. Baquea içan bedi Israelen gainean.