1. Mailetaco cantica. Jaunac gathibutasunetic bihurraraztean Sion, sosegatuac direnac beçala eguinac içan guinen.
2. Orduan bozcarioz bethea içan da gure ahoa eta arinduraz gure mihia. Orduan jendaien artean erranen dute: Jaunac ospe atheratu du horien alde eguin duenaz.
3. Guretzat eguin duenaz ospe atheratu du Jaunac, eta gu bozcariotan jarri gare.
4. Ur-uharra hegoa denean beçala, bihurraraz gaitzatzu, Jauna, gure gathibutasunetic.
5. Nigarretan eraiten dutenec, bozcariotan biduco dute.
6. Haciac arthiquiz baçoacen haratecoan, eta nigar eguiten çuten. Bainan guibeleratecoan bozcariotan ethorrico dira beren karbac soinean.