1. Asaphen psalmoa. Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac.
2. Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac?
3. Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue.
4. Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic.
5. Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira.
6. Nic erran dut: Jainco çarete, eta oro Guciz-Goraren semeac.
7. Bainan guiçonac beçala hilen çarete çuec, eta aitzindarietaric bat beçala erorico çarete.
8. Jaincoa, jaiqui çaite, juia çaçu lurra, ceren jendaia gucietan içanen baitzare premu.