1. Azqueneraino, Maelethençat, Dabiden adigarri. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric.
2. Ustelduac dira eta beren tzarqueriez hasgarri eguinac: bat ez da onguia eguiten duenic.
3. Cerutic guiçonen semeen gainera beguiratu du Jaincoac, ikustecotzat hean batere baden adimendudunic edo Jaincoa bilhatzen duenic.
4. Oro makurtu dira, batean alfer eguin dira; ez da onguia eguiten duenic, ez-eta bakar bat ere.
5. Ez othe dira noizbait ohartuco tzarqueria eguiten hari diren guciac, jateco oguia beçala iresten dutenac ene populua?
6. Jaincoari ez daroete deiric eguin: han beldurrez ikaratu dira, non beldur içatecoric ez baitzen; Ceren Jaincoac guiçonen gogaraco direnen heçurrac ilhaundu baititu: hainac ahalquetara eroriac dira, Jaincoac erdeinatu dituelacotz.
7. Norc emanen du Siondic Israelen itzurpena? Jaincoac bere populua gathibutasunetic bihurraracico duenean, Jacob jaucico eta Israel bozcariatuco dira.