1. Dabidi berari psalmoa. Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico.
2. Ençun çaçu, Jauna, ene errequeien otsa çuri othoitzez nagoenean, çure templo saindurat hedatzen ditudanean escuac.
3. Ez beneçaçu eraman bekatoreequin batean, ez-eta gal tzarqueria-eguileequin. Hainec baquea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizquia dute beren bihotzetan.
4. Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera. Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria.
5. Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen.
6. Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa.
7. Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz. Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari.
8. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere cristoren itzurpenac maldatzen dituena.
9. Jauna, benedica çaçu çure populua, benedica çaçu çure primança; çure erreguetasuna erabil çaçu hequien gainean, eta gorets çatzu bethi gucian.