Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 51 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

ERANSKINAKEranskinak: Liburuari erantsitako 51. kapitulu hau jatorrizkoan eta itzulpen guztietan agertzen da. Bi salmok osatzen dute, bata esker oneko salmoa (1-12 tx.ak), bestea autoreak egiten duen jakinduriaren bilakuntzari buruzkoa (13-30 tx.ak). Itzu

Siraken seme Jesusen otoitza*

1. Eskerrak eman nahi dizkizut, nire Jainko errege,eta zu goretsi, oi Jainko, nire salbatzailea.Eskerrak ematen dizkizut,

2. zu izan baitzaitut neure babesle eta laguntzaile,zuk askatu nauzu heriotzatik,mihi maltzurraren saretik,gezurrak zabaltzen dituzten ezpainetatik.Nire etsaien aurrean zu izan zaitut laguntzaile.

3. Handia zarelako eta guztiz errukitsua,askatu egin nauzuirensteko prest zeudenen hozkadetatik,bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,jasan ditudan atsekabealdi askotatik,

4. inguratzen ninduten sugar itogarrietatik,nik piztu ez nuen suaren erditik,

5. Herio Leizearen errai sakonetatik,mihi zikinaren hitz gezurtietatik,

6. mihi maltzurraren gezietatik.Heriotzatik hurbil nengoen jada,Herio Leizearen ondo-ondoan nuen bizia;

7. inguratua nengoen alde guztietatiketa nork lagundurik ez;gizakien laguntza bilatu, baina batere aurkitu ez.

8. Orduan, zure errukiaz oroitu nintzen, Jauna,eta zuk gure alde betidanik egindakoaz:onik ateratzen dituzula zuregan itxaroten dutenaketa gaiztoen eskuetatik libratzen.

9. Lurretik neure erregua bidali nuen zureganainoeta otoitz egin heriotzatik aske gelditzeko.

10. Honela egin nizun dei:«Jauna, neure aita zaitut!Ez baztertu ni atsekabealdian,harroputzak nagusitzean, laguntzarik ez dagoenean.

11. Etengabe goretsiko zaitut,esker onez kantatuko».Zuk entzun egin zenuen nire otoitza,

12. heriotzatik salbatueta txarraldi honetatik atera.Horregatik eman nahi dizkizut eskerrak,eta zu goretsi eta bedeinkatu, Jauna.a) Goretsi Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.b) Goretsi laudagarri den Jainkoa,haren maitasuna betikoa baita.c) Goretsi Israelen zaintzailea,haren maitasuna betikoa baita.d) Goretsi gauza guztien Egilea,haren maitasuna betikoa baita.e) Goretsi Israelen askatzailea,haren maitasuna betikoa baita.f) Goretsi israeldar sakabanatuak biltzen dituena,haren maitasuna betikoa baita.g) Goretsi bere hiria eta santutegia eraikitzen dituena,haren maitasuna betikoa baita.h) Goretsi Daviden familiari kimu indartsua sorrarazten diona,haren maitasuna betikoa baita.i) Goretsi Tzadoken semeak apaiz aukeratu dituena,haren maitasuna betikoa baita.j) Goretsi Abrahamen babeskia,haren maitasuna betikoa baita.k) Goretsi Isaaken harkaitza,haren maitasuna betikoa baita.l) Goretsi Jakoben Jainko indartsua,haren maitasuna betikoa baita.m) Goretsi Sion aukeratu duena,haren maitasuna betikoa baita.n) Goretsi errege guztien Erregea,haren maitasuna betikoa baita.o) Bere herria indarberritzen du;horregatik da goresgarri fededun guztientzat,beregana hurbildu duen herriarentzat.Aleluia! Gora Jauna!

Gorespen-salmoaGorespen-salmoa: Salmo hau hebreerazkoan bakarrik azaltzen da, toki honetan ezarria. Egitura aldetik, 136. salmoaren antzekoa da. Beronen formulak Biblian maiz azaltzen dira eta, batez ere, «Hemezortzi Bedeinkazioak» deituriko judu-otoitzea

13. Oraindik gazte nintzelarik, bidaiatzen hasi aurretik,bete-betean bilatu nuen jakinduria neure otoitzean.

14. Tenplu aurrean otoitz egin nuen hori lortzeko,eta neure bizitzaren azkeneraino bilatuko dut.

15. Loratu zenean, hartaz poztu zen nire bihotza,heltzen ari den mahats-mordoaz bezala.Bide zuzenetik ibili dira nire oinak,jakinduriaren arrastoari gaztarotik jarraituz.

16. Ahaleginik txikiena aski izan dut neureganatzekoeta zer ikasi asko aurkitu izan dut neuretzat.

17. Berari esker egin dut nik aurrera;horregatik, jakinduria ematen didanari aintza emango diot.

18. Praktikan jartzea erabaki dut,ongiaz arduratu naiz eta ez dut damurik.

19. Beraren alde borrokatu naiz neure izate guztiazeta oso arretatsu ibili naiz legea betetzen.Eskuak zerurantz altxatueta haren kontra oharkabean egindako hutsegiteez ohartu naiz.

20. Jakinduriara nire gogoa bideratueta garbitasunean aurkitu dut.Berarekin hartu nuen zentzutasuna hasieratik,ez nau inoiz bertan behera utziko.

21. Nire barrua sugartsu lehiatu zen haren bila;horregatik egin dut lorpen bikaina.

22. Jaunak mihia eman dit saritzateta goretsi egingo dut beronekin.

23. Zatozte niregana, hezigabeok,iraun ezazue nire eskolan.

24. Zergatik jarraitu luzaroago heziketarik gabe,zuen barrenak hain egarri diren bitartean?

25. Aho betean esaten dizuet:Eros ezazue dirurik gabe,

26. makurtu lepoa horren uztarpera,eta hartu gogoz heziketa!Oso hurbil aurki daiteke.

27. Ikusi zeuek zein gutxi nekatu naizen,atseden betea aurkitzeko gero.

28. Zeuenganatu heziketa kosta ahala kosta,altxor ederra eskuratuko baituzue beronekin.

29. Poz dadila zuen bihotza Jaunaren errukiaz,ez izan hura goresteko lotsa.

30. Burutu zeuen lana garaia den artean,eta hark saria emango dizue bere garaian.