Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Legea betetzeak opari ugari eskaintzeak beste balio du,

2. aginduetara makurtzea salbamen-opariak eskaintzea da.

3. Inori mesede egitea irin garbia oparitan ematea da,

4. eta limosna egitea gorespen-oparia eskaintzea.

5. Gaizkitik urruti dagoena du Jaunak gogoko;benetako barkamen-oparia da bidegabekeriatik urruntzea.

6. Ez aurkeztu, halere, Jaunaren aurrean esku-hutsik,

7. legeak aginduak baitira opari hauek guztiak.

8. Zintzoak oparigaien gantzak aldarean eskaintzean,haien lurrin gozoa Goi-goikoagana igotzen da.

9. Zintzoaren oparia atsegin zaio Jaunari,oroigarritzat eskainitakoa ez du honek ahaztuko.

10. Ohoratu Jauna eskuzabal,ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen.

11. Egin emaitza guztiak aurpegi alaiz,eskaini pozik zeure hamarrenak.

12. Eman Goi-goikoari berak emandakoaren arabera,eman eskuzabal zeure baliabideen neurrian,

13. ordainduko baitizu Jaunak, askoz gehiago ordaindu ere.

Jaunak behartsuen oihuak entzun

14. Ez erosi nahi izan Jauna zeure opariez,ez baititu onartuko.

15. Ez oinarritu bidegabekeriazko oparietan:epailea da Jaunaeta ez du harengan eraginik inoren izenak;

16. ez du alderdikeriarik egiten behartsuaren aurkaeta entzun egiten du bidegabeki erabiliaren eskaria;

17. ez du umezurtzaren erregua mespretxatzen,ezta kexati doakion alarguna ere.

18. Malkoak alargunaren masailean behera jaistean,

19. beraren deiadarrak gaizki erabili duena salatzen du.

20. Jaunak gogo onez onartzen du bera zerbitzatzen duena,eta honen eskaria zeruraino iristen da.

21. Apalaren otoitzak hodeiak zeharkatzen ditueta ez da sosegatzen bere helmugara iritsi arte;ez du etsitzen Goi-goikoak esku hartu

22. eta errugabeen alde justizia egin arte.Jauna ez da luzatuko,ez da jasankor izango errukibakoekinberauen saihetsak hautsi arte.

23. Nazioen gain botako du bere mendekua,harroputz guztiak desegineta bidegabeen agintea suntsitu arte,

24. gizakiei beren egintzen merezia emaneta haien jarduerakzituzten asmoen arabera ordaindu arte,

25. bere herriari justizia egineta bere errukiaz pozarazi arte.

26. Atsegingarria haren errukia atsekabealdian,euri-hodeiak lehortean bezala.