Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 49 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Josias

1. Josiasen oroitzapena zoragarria da,lurringaiak nahastuz lurringileak prestaturiko intsentsua bezalakoa,eztia ahoan bezain gozo,ardo ugariko oturuntzetan soinua bezain atsegin.

2. Herria Jainkoarengana itzularaztea lortu zueneta sasijainkoen kultu higuingarriak deuseztatzea.

3. Bere bihotza Jainkoarengana zuzendu zuen,legegabeen egunetan zintzotasuna sendotu.

Judako azken erregeak. Jeremias

4. David, Ezekias eta Josiasek izan ezik,hutsegite asko egin zuten beste erregeek,Goi-goikoaren legea baztertuz.Judako erregeak desagertu egin ziren,

5. beste batzuei eman baitzieten beren indarraeta atzerriko nazio bati beren ospea.

6. Etsaiek su eman zioten santutegia zegoeneko hiri aukeratuarieta kaleak huts-hutsik utzi, Jeremiasek iragarri bezala.

7. Tratu txarra eman zioten Jeremiasi;Jaunak amaren sabelean profeta sagaratu zuen hau,erauzi, suntsitu eta hondatzeko bai,baina baita eraiki eta landatzeko ere.

Ezekiel

8. Ezekielek Jainkoaren aintzaren ikuskaria izan zuen,kerubinen gurdi gainean azaldu zitzaiona;

9. etsaiez gogoratu zen ekaitza iragartzeaneta on egin zien bide zuzenetik zebiltzanei.

Profeta txikiak

10. Hamabi profetei dagokienez,biziberri daitezela haien hezurrak hilobian,adore berria eman baitzioten Israel herriarieta onik atera, leialtasuna eta itxaropena suspertuz.

Zorobabel eta Josue

11. Nola ez handietsi Zorobabel,Jainkoaren eskuan zigilu-eraztun bezala izan zena!

12. Baita Josue ere, Jotzadaken semea:beraien garaian eraiki zen tenpluaeta Jaunari sagaraturiko santutegia jaso,betiko ospetsua izango dena.

Nehemias

13. Handia da Nehemiasen oroitzapena ere:hark berreraiki zituen gure harresi hondatuak,ateak eta morroiloak jarrieta gure bizilekuak berregin.

Henok

14. Ez da munduan Henoken parekorik sortu,lurretik eramana izan baitzen bera ere.

Jose

15. Ez da Jose bezalako gizasemerik ere izan,bere anaien buru eta herriaren euskarri.Begirunez erabili zituzten haren hezurrak.

Lehen arbasoak

16. Sem eta Set ospetsuak izan ziren gizakien artean;baina kreazioko bizidun ororen gainetik Adam dago.