Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Ametsek baliorik ez

1. Itxaropen hutsal eta gezurrezkoakzentzugabeari dagozkio;ametsak hegoak ematen dizkio burugabeari.

2. Itzalari heldu eta haizea harrapatu nahi izatea bezala daametsetan oinarritzea.

3. Isla hutsa da ametsetan ikusten dena:benetako aurpegiaren aurrean, aurpegiaren irudia.

4. Zer garbitasun atera daiteke zikinetik?Zer egia gezurretik?

5. Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.

6. Ez badizkizu Goi-goikoak bidaltzen,ez egin inolako jaramonik;

7. asko dira ametsek desbideratuak,erori egin dira horietan itxaropena zutenak.

8. Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.

Bidaiak

9. Asko ibiliak asko jakiten du,eskarmentua duenak jakinaren gainean hitz egiten.

10. Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,

11. bidaiatzen ibiliak baliabide asko du.

12. Asko ikusia naiz neure bidaietan,eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da.

13. Sarritan egon naiz heriotza-arriskuaneta neure eskarmentuari esker atera naiz onik.

Jaunarenganako begirunea

14. Jaunari begirune diotenak biziko dira,

15. salba ditzakeenagan baitute beren itxaropena.

16. Jaunari begirune diona ez da ezeren beldur,ez da inoiz kikiltzen, hura baitu itxaropen.

17. Zorionekoa Jaunari begirune diona!

18. Norengan oinarritzen da? Nor du euskarri?

19. Maite dutenengan ditu Jaunak jarrita begiak;bera da babesle ahaltsu, euskarri sendo,sargorian gordeleku, eguerdiko eguzki-galdatan gerizpe,estropezu egiten duenaren zaintzaile,erortzen denaren laguntzaile.

20. Hark jasotzen du bihotza eta argitzen begiak,osasuna, bizia eta bedeinkazioa ematen.

Benetako kultua

21. Bidegabekeriaz lortutakoa sakrifiziotzat eskaintzen duenakopari gaitzesgarria egiten du;

22. legea hausten dutenen dohainak ez ditu Jaunak onartzen.

23. Goi-goikoak ez ditu hartzen atseginez fedegabeen opariak,ezta barkatzen ere bekatuak sakrifizioen ugaritasunagatik.

24. Aitaren aurrean semea hiltzea dabehartsuen ondasunetatik sakrifizioa eskaintzea.

25. Eskean hartutako ogiaz bizi dira behartsuak,hori kentzen diena hiltzaile da.

26. Lagun hurkoa hiltzen du mantenua kentzen dionak,

27. langileari bere soldata ukatzen dionakharen odola isurtzen.

28. Batak eraiki, besteak desegin:zer irabazten dute nekea baizik?

29. Batak otoitz egin, besteak madarikatu:zeini entzungo dio Jaunak?

30. Gorpua ukitzeagatik garbikuntza egineta berriz ukitzen duenak,zertarako du garbikuntza-bainu hori?

31. Berdin bere bekatuengatik barau egineta berriro gauza berberak egiten dituena:nork egingo dio jaramon horren otoitzari?Zertarako balio dio bere burua apaltzeak?