Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jainkoa handia da

1. Beti bizi denak egin zituen gauza guztiak,

2. Jaunak bakarrik merezi du zuzentzat hartua izatea.

4. Inor ez da gai haren egintzak aldarrikatzeko;nork aztertuko, orduan, haren egintza miresgarriak?

5. Nork neurtuko haren ahalmen ikaragarria?Nor hasiko ote haren erruki-egintzak zenbatzen?

6. Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea.

7. Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.

Gizakia ez da ezer

8. Zer da gizakia? Zertarako da on?Zer, egiten duen ongia eta gaizkia?

9. Beraren bizi-denbora, gehienez ere,ehun urtera iristen da.

10. Itsasoko ur-tanta, hondar-ale diraberaren urteak betikotasunaren aldean.

11. Horregatik da Jauna gizakiekin jasankoreta bere errukia isurtzen die gainera.

12. Ikusten du eta badaki zein amaiera tristea duten,horregatik ematen die oparo bere barkamena.

13. Gizakiak lagun hurkoari bakarrik dio errukia;Jaunak, berriz, bizidun guztiei.Berak zentzarazi, hezi eta irakatsi egiten die,artzainak artaldea bezala gidatzen.

14. Errukia du heziketa onartzen dutenentzateta haren erabakiak betetzen ahalegintzen direnentzat.

Emateko era

15. Seme, mesedeak egitean ez agiraka egin,ezta hitzez iraindu ere zerbait ematean.

16. Ez al du ihintzak sargoria arintzen?Zenbaitetan emaitzak baino gehiago balio du hitzak.

17. Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.

18. Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu.

Burutsuen zuhurtzia

19. Ikasi hitz egin aurretik,eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.

20. Aztertu zeure burua epaiketa aurretik,eta kontuak hartzeko orduan barkamena izango duzu.

21. Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,bekatu egitean agertu zeure damua.

22. Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,ez itxaron heriotzako ordu arte.

23. Botoa egin aurretik, pentsa ongi;ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa.

24. Oroitu azken eguneko haserre-zigorraz:Jainkoak aurpegi zorrotzez kontuak eskatuko dizkizu.

25. Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.

26. Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,Jaunak bizkor alda dezake dena.

27. Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti,bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.

28. Gizaki zentzudunak ezagutzen du jakinduria,omen egiten dio hau aurkitu duenari.

29. Zentzuz hitz egiten dutenek ere jakinduria agertzen dute,euria bezain ugari isurtzen esaera egokiak.

Nor bere buruaren jabeNor bere buruaren jabe: Titulua grekozko eskuizkribuetan azaltzen da.

30. Ez dakizkizula zeure grinak nagusitu, eutsi zeure gurariei.

31. Zeure grinei amore ematen badiezu,etsaien irrigarri bihurtuko zara.

32. Ez jarri zeure poza atseginetara emaniko bizimoduan,garesti ordaindu beharko duzu eta.

33. Zeure zorroan ezer ez daukazunean,ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz.