Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Mendekatzen denak Jaunaren mendekua jasan beharko du,bekatuen kontu zorrotza hartuko dio.

2. Barkatu lagun hurkoari egin dizun irainaeta, zuk erregutzean, Jainkoak ere barkatuko dizkizu bekatuak.

3. Gizon batek amorrua badio beste bati,nola eska diezaioke Jaunari osasuna?

4. Bere antzekoari errukirik ez dionak,nola eskatuko du bere bekatuen barkamena?

5. Gizaki huts baino ez denak amorraturik irauten badu,nork lortuko dio bere bekatuen barkamena?

6. Gogoratu amaiera eta egin uko gorrotoari;oroitu ustelkeriaz eta heriotzaz, eta bete aginduak.

7. Gogoratu aginduak eta ez izan gorroto lagun hurkoari;oroitu Goi-goikoaren itunaz, eta ez hartu iraina kontuan.

Liskarrak

8. Urrundu liskarretik eta bekatuari ihes egingo diozu,odol-beroak liskarra pizten baitu.

9. Bekatariak sesioa sortzen du lagunartean,konponezina bakean bizi direnen artean.

10. Zenbat eta egur gehiago, hainbat eta biziagoa sua;zenbat eta handiagoa setakeria, hainbat eta biziagoa liskarra.Nolakoa gizakiaren indarra, halakoa haren sumina;nolakoak aberastasunak, halakoa amorrua.

11. Bat-bateko liskarra sua bezala pizten da,eta odola isuraraz lezake.

12. Txinpartari haize emanez gero, su hartzen du;listua botaz gero, itzali egiten;eta biak zeure ahotik irteten dira.

Mihi gaiztoa

13. Madarikatua gaizki-esalea eta mihi bikoa,bakean bizi zen jende asko galdu baitu.

14. Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek,eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu;hiri gotorrak suntsitu dituzte,eta handikien etxeak eraitsi.

15. Horrelako mihiek zaputzarazi dituzte emazte jatorrak,beren nekeen emaitzarik gabe utziz.

16. Horrelakoei jaramon egiten dienakez du atsedenik izango, ezin izango da lasai bakean bizi.

17. Zigorraren zartadak odolbatua uzten du,mihiaren sastadak hezurrak hausten.

18. Asko dira ezpataz jausiak,baina ez mihiaz jausiak beste.

19. Zorionekoa horrelakotik babesturik dagoena,horren haserrerik jasan behar ez duena;zorionekoa horren uztarpean egon gabea,berorren kateez lotu gabea;

20. burdinazkoa baita mihi bikoaren uztarria,eta brontzezkoak kateak.

21. Beldurgarria da ekartzen duen heriotzaeta hobe da Hildakoen Egoitza.

22. Ez du aginterik izango zintzoen gain,hauek ez dira haren sugarretan erreko.

23. Jauna baztertzen dutenak jausiko dirahorrelako mihiaren menpe,horien artean piztuko da sua eta sekula ez itzaliko.Lehoia bezala oldartuko zaie gaineraeta panterak bezala sarraskituko ditu.

24-25. Inguratu, bai, zeure esparrua arantzaz,baina itxi zeure ahoa ere atez eta morroiloz.Gorde arretaz urrea eta zilarra,baina neurtu zeure hitzak ere kontu handiz.

26. Ez diezazula mihiak irrist eragin,lakioa jartzen dizunaren aurrean eror ez zaitezen.