Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez nazazu utz neure mihiaren menpe,ez nazala eroraraz.

2. Nork erabiliko du zigorra nire gogoetak zuzentzeko?Nork zentzaraziko nire bihotza jakinduriaz,oharkabeko hutsegiteen kontu eska diezadanbekatuak isilean pasatu gabe?

3. Horrela ez dira nire hutsegiteak gehituko,ez bekatuak ere ugarituko;ez naiz kontrarioen aurrean eroriko,etsaia ez da nire lepotik poztuko.

4. Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez utzi niri harrokerian erortzen,

5. aldendu niregandik grina txarrak.

6. Ez nazatela mendera sabelkeriak eta haragikeriak;ez nazazu utz irrika likitsen esku!

Zin-hitzakZin-hitzak: Grekozko eskuizkribuetan titulu hau azaltzen da: Ahoaren zentzarazpena.

7. Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!Irakaspen hau betetzen duenak ez du huts egingo.

8. Bekatariari tranpa bihurtzen zaio mihia,iraintzaile eta harroputzari erorbide.

9. Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten,ezta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.

10. Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroiajipoirik gabe gelditzen ez den bezala,etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duenaez baita bekatu egin gabe geldituko.

11. Zin asko egiten duena maltzurkeriaz beteko da:zigorra ez da haren etxetik aldenduko.Zin-hitza ez badu betetzen,beraren gain jausiko da bekatua;arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu;gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko,ezbeharrez beteko zaio etxea.

Hizkera txarrak

12. Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango!Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotiketa ez dira bekatuetan iraulkatzen.

13. Ez ohitu zeure ahoa itsuskeriak esatera,bekaturako aukera ematen baitu horrek.

14. Gogoan izan aita-amakhandikien artean esertzen zarenean,gerta ez dadin haien aurrean oharkabeanzentzugabekeriak esaten hastea ohituragatik.Orduan, jaio ez izatea nahiko zenukeeta jaioteguna madarikatuko.

15. Hizketa iraingarrira ohitutakoaez da bizitza osoan zentzatuko.

Sexu-grina

16. Bi motako jendeak ugaltzen ditu bekatuak,baina hirugarren batek pizten Jainkoaren sumina.Batek suak bezala erretzen duen grina gartsua du:ez da itzaliko dena erre arte;besteak bere gorputza lizunkeriara emana du:ez du bakerik izango bere suak erre arte

17. —lizunarentzat edozein ogi baita ona—eta ez du atsedenik izango hil arte;

18. eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».

19. Giza begien beldur da hori,eta ez daki eguzkia baino mila aldiz argitsuagodirela Jaunaren begiak,gizakiaren bide guztiei begira daudelaeta bazterrik gordeenetara sartzen.

20. Eginak izan aurretik, gauza guztiak zituen ezagunak,burutuak izan ondoren ere bai.

21. Gutxien espero zuen tokian harrapatuko dute gizon horieta herritar guztien aurrean zigortuko.

Emazte adulteriogilea

22. Berdin, senarrari desleial izaneta beste batengandik ondorengoa sortzen dion emakumea:

23. lehenik, Goi-goikoaren legea desobeditu du;gero, irain egin dio senarrari,eta hirugarren, adulterio egin dueta umeak izan ditu beste batekin.

24. Batzarraren aurrera eramango duteeta ikerketa egingo seme-alabei buruz.

25. Seme-alabek ez dute sustrairik botako,ezta haien adarrek fruiturik emango ere.

26. Madarikatua izango da haren oroitzapena,sekula ez ezabatuko haren laidoa.

27. Gelditzen direnek jakingo duteezer ez dela Jauna errespetatzea baino baliotsuago,ezer ez haren aginduak betetzea baino gozoago.