Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jaunari leial izan probaldian ere

1. Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu,prestatu zeure burua probarako.

2. Sendotu bihotza eta eutsi gogor,ez larritu estualdian.

3. Atxiki zakizkio Jaunari, ez aldendu harengandik:oparotasunean amaituko dituzu egunak.

4. Onar ezazu letorkizukeen guztia,izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan;

5. sutan probatzen baita urreaeta apalkuntzaren arragoan Jainkoak begiko dituenak.

6. Izan uste on Jainkoarengan, eta berak lagunduko dizu,zuzendu zeure jokabidea eta itxaron berarengan.

7. Jaunari begirune diozuenok, sinetsi haren errukian,ez desbideratu eta ez zarete eroriko.

8. Jaunari begirune diozuenok, izan uste on harengan:sariak ez dizue huts egingo.

9. Jaunari begirune diozuenok, egon ondasunen zain,betiko poz eta errukiaren zain.

10. Begira iragandako belaunaldiei eta ikus:Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?Nork iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?Nork egin zion dei eta hark entzungor egin?

11. Ez! Jauna errukior eta bihozbera da,bekatuak barkatu eta salbatu egiten du atsekabealdian.

12. Zoritxarrekoak bihotz axolagabekoak eta esku-eroriak,eta noraezean dabilen bekataria!

13. Zoritxarrekoa bihotz-adorerik gabea,konfiantza galdu duena:Jaunak ez du babestuko.

14. Zoritxarrekoak zuek, itxaropena galdu duzuenok!Zer egingo duzue Jaunak kontuak eskatzean?

15. Jaunari begirune diotenek ez dute haren esana bete gabe uzten;maite dutenak haren bideetan ibiltzen dira.

16. Jaunari begirune diotenek hari atsegin eman nahi;maite dutenek haren legean dute poz betea.

17. Jaunari begirune diotenek bihotza beti prest,haren aurrean apaldu eta honela diote:

18. «Hobe Jaunaren eskuetan erorigizakiarenetan baino;izan ere, nolakoa bere handitasuna,halakoa du errukia».