Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51

Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Edateari emandako langilea ez da aberastuko,gauza txikiak gutxiesten dituenak behea joko poliki-poliki.

2. Ardoak eta emakumeek gizon zentzudunak ere galtzen dituzte,emagalduekin dabilena are arrisku handiagotan jartzen da.

3. Ustelak eta harrek berenganatuko dute,arriskuzaleak bizia galduko.

Isiltzen eta hitz egiten jakin

4. Bizkorregi fidatzen dena kaskarina da;bekatariak bere buruari egiten kalte.

5. Gaiztakeriaz gozatzen dena kondenatua izango da.

6. Berritsukeriari higuin dionak gaizkiari ihes egingo.

7. Sekula ez errepikatu entzuten duzunaeta ez duzu zer galdurik izango,

8. ez kontatu lagunari, ez etsaiari;ez azaldu, isiltzeak errudun bihurtzen ez bazaitu behintzat;

9. baliteke norbaitek entzun eta zutaz mesfidatzea,eta egunen batean bere gorrotoa agertuko lizuke.

10. Zerbaiten berri entzun duzu? Txintik ere ez esan.Lasai, ez zara lehertuko eta.

11. Berria jakitean ondoezik jartzen da zentzugabea,emakumea erdiminetan bezala.

12. Izterrean sartutako gezia bezala daentzundako berria zentzugabearen erraietan.

13. Galdekatu laguna: agian ez du ezer egin,eta zerbait egin badu, berriro egin ez dezan.

14. Galdekatu lagun hurkoa: agian ez du hori esan,eta esan badu, errepika ez dezan.

15. Galdekatu laguna: askotan kalumnia besterik ez da izaten;ez fidatu, beraz, esaten den guztiaz.

16. Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da;nork ez du noizbait mihiaz huts egin?

17. Galdekatu lagun hurkoa mehatxatu aurretik,eta bete dadila Goi-goikoaren legea.

Egiazko eta gezurrezko jakinduria

20. Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.

22. Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.

23. Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.

24. Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa,legea hausten duen buruargia baino.

25. Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana,baita maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere.

26. Bada gaizkilerik kopetilun eta burumakur ibilieta barrua maltzurkeriaz betea duenik.

27. Aurpegia ezkutatu eta entzungor egiten du,baina gutxien uste duzunean zure gainera oldartuko da.

28. Ezinak bakarrik eusten dio huts egin gabe,baina egokiera duenean egingo du gaizkia.

29. Bere itxuratik ezagutzen da gizakia;aurpegieratik ezagutzen nor den burutsua.

30. Janzkerak, barreak, ibilerakazaltzen dute nolakoa den gizakia.