1. Cantica hau egun hartan Judaco lurrean içanen da cantatua: Sion da gure indarreco hiria; salbatzailea jarriren da hartan harrasi eta harrasi-aitzineco.
2. Çabal çatzue atheac, eta sar bedi jendaqui çucen, eguiaren beguiralea.
3. Goan da errebelamendu çaharra; beguiraturen duçu baquea; baquea, Jauna, ceren dugun çure baithan iduqui phesquiça gurea.
4. Jauna baithan eçarri duçue bethicotzat çuen iguriquitza, Jainco Jaun hazcarraren baithan bethi gucico;
5. Ceren aphalduco baititu gora çaudenac; beheitituco baitu hiri hampurutsua; aphalduco du lurreraino, jautsaracico du herrautseraino.
6. Azpian erabilico du oinac, beharraren oinac, noharroinen çangoac.
7. Prestuaren bidexca çucena da; çucena da ibilceco prestuaren bidea.
8. Eta çure manamenduetaco bidexquetan iguriqui çaitugu, Jauna; gure arimaco lehian çauden çure icena eta çure orhoitzapena.
9. Gau gucian çure lehiaz egotu da ene arima; eta oraino ene izpirituaz eta ene bihotz guciaz goicetic çure ganat egonen naiz atzarria. Çure erabaquiac lurrean betheco ditutzunean, munduan daudecenec ikasiren dute çucentasuna.
10. Urrical gatzaizquion gaixtaguinari; ez du ikasico çucentasuna: sainduen lurrean eguin ditu tzarqueriac, eta ez du ikusico Jaunaren ospea.
11. Jauna, alcha bedi çure escua, eta ez beçate ikus: ikus beçate populu bekaiztiec, eta ahalquez urth beitez; eta suac irets betza çure etsaiac.
12. Jauna, emanen darocuçu baquea, ecen çuc eguin darozquigutzu gure eguinça guciac.
13. Jauna, gure Jaincoa, çutaz berce nausiric içatu da gure gainean: çure icenaz bakarric orhoit begaitez çu baithan.
14. Hilcen direnac ez beitez bici, diganteac ez beitez bicira bihur: horren gatic ethorri çaizquiote ikustera, eta phorroscatu ditutzu, eta eceztatu duçu hequiezco orhoitzapen gucia.
15. Ongui eguin dioçu, Jauna, populu huni, ongui eguin dioçu: ospe bihurtua içan othe çaitzu? Urrundu ditutzu hunen lurreco muga guciac.
16. Jauna, beren hesturan bilhatu çaituzte; hesturaco auhenetan eçagutaracico dioçute çure irakaspena.
17. Nola içorra den emaztequia, heiagoraca baitago oinhaceen erdian, erditzeco ordua hurbildu çaionean; hala gare, Jauna, çure aitzinean bilhacatuac.
18. Ernaldu eta erdi beçala gare, eta haicea ilki da gu gatic; lurrean ez dugu salbamenduzco fruituric atheratu; hargatic ez dira erori lur huntaco egoiliarrac.
19. Çuc hilac bicico dira; ene hilac bizturen dira. Atzar çaitezte eta laudorioac canta çatzue, herrautsean egoten çaretenac; ecen arguizco ihinça da, Jauna, çure ihinça, eta xahutuco duçu diganteen lurra.
20. Çoaz, ene populua, sar çaite çure gueletan; atheac hersatzu çure gainera; çaude aphur bat gorderic, gaitzidura iragan dadien arteo.
21. Ecen huna non bere toquitic ilkitzera dohan Jauna, ikarceco lurrean dagoenac haren contra eguin tzarqueria; eta lurrac aguertuco du gainera ixuri dioten odola, eta ez ditu guehiago estalico hartan gorde dituzten hilac.