Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran çarotan: Har çaçu liburu handi bat, eta hartan iscriba çaçu guiçonec daquiten arara: Eraman laster buluzquinac, bil berehala harrapaquina.

2. Eta hartu ditut lekuco cinac, Urias apheça eta Çacarias Baraquiaren semea.

3. Eta hurbildu natzaio profetesari, eta amatu da, eta seme batez erdi. Eta Jaunac erran darot: Haurrari icençat emoçu: Laster eguic buluzquinen harcera, higui harrapaquinaren bilcera;

4. Ecen haurrac bere ait-amen deitzen jaquin deçan baino lehen, indarra kendua içanen da Damasetic eta Samariatic, buluzquinac eramanac Asiriarren erregueren aitzinean.

5. Eta Jauna minçatu çait oraino dioelaric:

6. Ceren populu horrec arbuiatu dituen Siloeco urac, ixil-ixila dihoacenac, eta nahiago içan dituen hartu Errafin eta Erromeliaren semea,

7. Horien gatic huna non Jaunac erakarrico dituen horren gainera, Asiriarren erreguea eta haren armada gucia, hala-nola hibai bateco urqueta gaitz eta muthiria, ceina igaiten baita hegui gucien gainera, eta fharrastaca baitoha haren bazter gucien gainetic.

8. Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino ekarriz; eta bere hegalac hedaturen ditu çure lurraren çabaltasunaren bethe, oi Emanuel.

9. Bil çaitezte, populuac, eta garhaituac içanen çarete; urruneco lur guciac, adi çaçue, hazcar çaitezte eta garhaituac içanen çarete; har çatzue soinera harmac, eta garhaituac içanen çarete;

10. Asmuac eguizquitzue, eta eceztatuac içanen dira; erraçue hitz bat, eta ez da eguinen; ceren gurequin baita Jaincoa;

11. Ecen huna cer erran darotan Jaunac, bere escu hazcarraz banindaduca beçala irakatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, cioelaric:

12. Ez beçaçue erran: Cinharcea! Alabainan populu horrec derabilzcan elhe guciac dira cinharce bat. Cerc-ere icitzen baitu hori, ez içan beldur beraz joa, eta ez lotsa.

13. Armadetaco Jaunari bakarric bihur dioçoçue saindutasuneco aithorra; hura bakarric içan bedi çuen lotsagarri, eta bakarric çuen lazgarri.

14. Eta hura çuençat içanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etcheençat, behaztopa-harri eta trebuca-harri; eta Jerusalemen daudenençat, arte bat eta hequien xahugarri.

15. Eta hequietaric asco behaztopatuco, eta erorico, eta phorroscatuco dira; eta artean sarthuco, eta atzemanac içanen dira.

16. Loth çaçu ene errana, eta ene leguea ciguilatua iducaçu ene dicipuluetan.

17. Eta nic iguriquiren dut Jauna, bere beguithartea Jacoben etcheari gordetzen dioena, eta egonen naiz haren beguira.

18. Huna ni eta ene haurrac, Jaunac eman darozquidanac, içan gaitecen, Siongo mendian dagoen armadetaco Jaunaren manuz, eçagutzari eta sendagaila batzu Israelen.

19. Eta errana içanen çaitzuenean: Argui çaitezte pithon eta aztietan, ceinec gurguriatzen baitute beren aztiquerietan: Populu bakotchac ez othe du bere Jaincoari galdatzen bicidunençat hilen ganic?

20. Çoazte hobequi leguera eta lekucotasunera. Ez badira solas horren arabera minçatzen, ez da hequiençat içanen goiceco arguia.

21. Eta hura iraganen da handic; eta jendea erorico da, eta goseteac hartuco du; eta gosetean, sephac hartuco du; eta madaricaturen ditu bere erreguea eta bere Jaincoa; eta beguiac emanen ditu goiti,

22. Eta beguiratuco du lurrera, eta huna atsecabe eta ilhumbeac, erkidurac eta hesturac, eta gau belça orotan, eta ecin itzurico da bere hesturari.