Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ikuspeneco haranaren desmasia. Cer dun hic ere, hegazteguietara gucia igaiteco?

2. Hiri oihuz eta jendez bethea, hiri bozcariotsua: hire hilac, ez ditun ezpataz hilac, ez ditun guerlan hil.

3. Hire buruçagui guciec batean iheseguin diten; gogorqui estecatuac içan ditun; atzemanac içan diren guciac, elkarrequin estecatuac eta urrun eramanac içan ditun.

4. Hargatic erran dut: Guibela çaitezte ni ganic, ixurico ditut nigar minac; ez abia niri sosegu eman beharrez ene populuco alabaren xahupenaren gainean.

5. Hau da ecen hilcequetaco, eta oincapenetaco, eta nigarretaco eguna, Ikuspeneco haranera armadetaco Jainco Jaunac igorria, urratzen duelaric harrasia eta ikaragarri aguercen mendi gainean.

6. Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia.

7. Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac.

8. Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.

9. Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac.

10. Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco.

11. Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.

12. Egun hartan armadetaco Jainco Jaunac bere populua deithuco du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta çakuaren jaunztera.

13. Eta huna bozcario eta jauciac, aratche eta ahari hilceac, haragui jateac eta arno edateac. Jan eta edan deçagun, ecen hilen gare bihar.

14. Eta armadetaco Jaunaren minçoa aguertu da ene beharrietara: Barkatzen badarotzuet tzarqueria hori hil çaitezten arteo, dio armadetaco Jainco Jaunac.

15. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Çoaz, sar çaite tabernaclean egoten dena gana, Sobna gana, ceina temploaz baita cargutua, eta erranen dioçu:

16. Cer hari çare hemen, edo nor beçala çare hemen, çuc hemen eguin baituçu çuretzat hobi bat, leku goran artharequin harguindu baituçu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat çuretzat?

17. Huna non Jaunac eramanaciren çaituen, oilar bat eramaten den beçala, eta eramanen çaitu hala-nola aldagarri bat.

18. Hesturaz koroaturen du, çure burua; pilota bat beçala arthiquiren çaitu lur çabal eta hedatu batera; han hilen çare, eta han akabaturen dira çure ospearen leloac, oi guiçon çure Jaunaren etcheco laidoa.

19. Çauden toquitic iraiciren çaitut eta çure cargutic kenduco.

20. Eta hau içanen da egun hartan, deithuco baitut ene cerbitzari Eliacim, Helciasen semea.

21. Eta jaunciren diot çure soinecoa, eta hazcarturen dut çure guerricoaz, eta haren escuetan eçarrico dut çure ahala; eta aita bat beçala içanen da Jerusalemgo egoiliarrençat eta Judaren etchearençat.

22. Eta haren soingainean eçarriren dut Dabiden etcheco gakoa; eta idequiren du, eta nihorc ecin hersico; eta hersiren du, eta nihorc ecin idequico.

23. Eta ciri bat beçala sarthuren dut hura toqui segurean, eta bere aitaren etchearençat içanen da ospezco tronu bat beçala.

24. Eta haren gainean eçarrico dute haren aitaren etcheco ospe gucia, eta hartaric dilindan unci mota guciac, unci ttipiac oro, edateco uncietaric musicaco tresnetaraino.

25. Halaco egun batez, dio armadetaco Jaunac, toqui segurean sarthua içan cen ciria, atheratua içanen da, eta hautsico da, eta erorico; eta hartaric dilindan cirenac xahuturen dira, ceren Jauna minçatu baita.