Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eguiptoaren desmasia. Huna non Jauna iganen den hedoi arin baten gainera, eta Eguiptoan sarthuco da, eta Eguiptoco jaincomoldeac ikaratuco dira haren aitzinean, eta Eguiptoaren bihotza urthuco da haren barnean.

2. Eta jauçaracico ditut Eguiptoarrac Eguiptoarren contra; eta guiçona guducaturen da bere anaiaren contra, eta guiçona bere adisquidearen contra, hiria hiriaren contra, erresuma erresumaren contra.

3. Eta Eguiptoaren izpiritua nahasico da haren baithan eta galaracico dut haren asmua; eta galdeca harico dira beren jaincorde, beren azti, pithon eta asmaguinei.

4. Eta nausi gogorren escura arthiquiren dut Eguiptoa ; eta erregue muthiria içanen dute nausi, dio armadetaco Jainco Jaunac.

5. Agorturen da itsasotic ura, eta hibaia idor eta leihor bilhacaturen da.

6. Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira;

7. Eta hibaiaren erreca, ithurburuan hasiric, aguerian gueldituco da, eta eraincetaco ixtun guciac idortuco, agortuco eta eceztatuco dira.

8. Cuintaz egonen dira arrançariac, eta nigarrez hibaira amua arthiquitzen çuten guciac, eta sareac uren gainean hedatzen cituzten guciac erkituco dira.

9. Lihoa lancen dutenac, xarranchari eta ehaileac, ahalquetan erorico dira.

10. Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira.

11. Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu?

12. Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean.

13. Erhotu dira Taniseco buruçaguiac ilhaundu dira Memphistar aitzindariac enganatu dute Eguiptoa, hango populuen izquina-harria.

14. Jaunac hequien erdian hedatu du çoramenduzco izpiritua; Eguiptoa makur igorri dute bere eguinça gucietan, hala-nola andarca dihoan hordia eta goiti eguiten duena.

15. Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac.

16. Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera.

17. Eta Judaco lurra içanen da Eguiptoaren lazgarri; hartaz orhoituco diren guciac laztuco dira, armadetaco Jaincoac haren gainean hartu duen xedearen aitzinean.

18. Egun hartan, Eguiptoco lurrean içanen dira borz hiri Canaango hizcunçan minçatuco direnac, eta armadetaco Jaunaz cin eguinen dutenac. Bat deithuco da Iguzqui-hiri.

19. Egun hartan, Eguiptoco lurraren erdian içanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat.

20. Hura içanen da Eguiptoco lurrean Jaunaren eçagutzari eta lekucotasun; ecen hestutzailearen aitzinetic Jaunari deihadar eguinen diote, eta Jaunac igorrico diote salbatzaile eta guducatzaile bat libratuco dituena.

21. Eta Eguiptoaz eçagutua içanen da Jauna, eta Eguiptoarrec Jauna eçagutuco dute egun hartan; eta ohoratuco dute, bitimac eta emaitzac escainiz; eta botuac Jaunari eguinen eta bihurtuco diozcate.

22. Jaunac Eguiptoa joco du çauri batez, ceina berac sendatuco baitu; eta Eguiptoarrac itzulico dira Jaunaren gana, eta Jauna jabalduco çatzaiote eta sendaturen ditu.

23. Egun hartan, bide bat içanen da Eguiptotic Asiriarren gana, eta Asiriarra sarthuco da Eguipton, eta Eguiptoarra Asirian; eta Eguiptoarrec cerbitzatuco dute Asur.

24. Egun hartan, Israel hirugarrençat içanen da Eguiptoarrarequin eta Asiriarrarequin: benedicionea içanen da lurraren erdian,

25. Ceina benedicatu baitu armadetaco Jaunac, erranez: Benedicatua içan bedi Eguiptoco ene populua, eta Asiriarra ene escuetaco lana; bainan Israel da ene primança.