Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna non Jaunac xahutuco duen lurra, eta bulucico du, eta gainazpicatuco du, eta barraiatuco ditu hango egoiliarrac.

2. Eta nola içanen baita populua, hala apheça; nola muthila, hala nausia; nola nescatoa, hala etchecandrea; nola erostea, hala salçailea; nola maileguz harçailea, hala emailea; nola guibelerat galdatzen duena, hala çor duena.

3. Xahupenez xahutua içanen da lurra, eta harrapaquerian larrutua; hori da ecen Jaunac atheratu duen hitza.

4. Lurra nigarretan da; iraungui, erkitu da; iraungui da mundua, erkitu da lurreco populuaren goratasuna.

5. Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua.

6. Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti.

7. Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude.

8. Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa.

9. Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat.

10. Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen.

11. Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic.

12. Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac;

13. Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.

14. Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic.

15. Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena.

16. Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute.

17. Laztura, cilhoa eta artea hiretzat, lurrean hagoena.

18. Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac.

19. Lurra joca içanen da urratua, lurra carrascaca içanen da lehertua, lurra dardaraca içanen da iharrosia.

20. Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen.

21. Eta hau içanen da: Egun hartan Jauna aguertuco da ceruco armadaren ikustera hergoretan, eta lurreco erregue lurrean direnen ikustera.

22. Eta molço batera putzuan içanen dira bilduac, eta han presondeguian hersiac; eta asco egunen buruan ikartuac içanen dira.

23. Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean.