Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz Arieli, Arielgo hiri Dabidec hartu duenari! Urtheac urthea eraman du; besta ederrac goan dira.

2. Ariel inguratuco dut hersgailuz, eta ilhun eta deithoretan içanen da, eta içanen da Ariel iduri.

3. Eta inguru gucian ustei batez beçala inguratuco haut, eta tranchada bat alchatuco dut hire aitzinean, eta hazcargailuac eçarriren ditut hire sethiatzeco.

4. Eta aphaldua içanen haiz, luphetic minçatuco haiz, eta luphetic ençunen da hire solasa; eta hire minçoa içanen da pithonarena luphetic iduri, eta hire solasa içanen da lupheticaco gurgura bat beçala.

5. Eta hi haiçatuco hautenen ostea içanen da herrauts xehea iduri, eta hire contra nausitu direnen ostea içanen da hala-nola haiceac daramatzan ilhaunac;

6. Eta hori içanen da batbateco tarrapata bat. Armadetaco Jauna Arielen ikustera ethorrico da, ihurçuri, lur-ikaren erdian; xirimola, phesia eta su iresle baten garraren burrumba lazgarriarequin.

7. Eta Arielen contra guducatu diren jendaqui gucien ostea, eta Arieli guerla eguin, et hura sethiatu, eta haren contra nausitu direnac oro içanen dira ametsetaco gabazco itchurapen bat iduri.

8. Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea.

9. Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez;

10. Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac.

11. Eta profeta gucien ikuspenac çuençat içanen dira, iracurcen daquien bati ematen den liburu ciguilatu batetaco hitzac beçala. Erranen diote: Iracur çaçu hau. Eta ihardetsico dut: Ecin dirot, ciguilatua baita.

12. Eta liburua emanen çaio iracurcen ez daquien bati, eta erranen diote: Iracur çaçu. Eta ihardetsico du: Ez daquit iracurcen.

13. Eta Jaunac erran du: Populu hori ahoz hurbilcen çaitalacoz eta ezpainez handiesten nauelacoz, bainan horren bihotza ene ganic urrun baita, eta guiçonen legue eta irakasmenen araberacoa baita horrec enetzat duen beldurra;

14. Horren gatic huna non, populu hori hobequi harriaraciren dudan berce sendagaila gaitz eta espantagarri batez ecen çuhurcia galduco da horren guiçon çuhurren baitharic, eta itsutuco da horren umoen adimendua.

15. Çorigaitz çuei ceinac çuen bihotzen barnean sarthuac baitzaudezte, Jaunari gorde nahiz çuen xedea; ceinen eguinçac ilhumbetacoac baitira, eta erraten baituçue: Norc ikusten gaitu, eta norc daqui gure berri?

16. Tzarra da çuen gogoeta hori, hala-nola buztina baxereguilearen contra asmutan sar baledi, eta lanac erran baleço lanthu duenari: Ez nauc hic eguin; eta baxerac erran baleço eguin duenari: Etzaic aditzen.

17. Ez othe da oraino ephe guti laburric barnean Liban aldatuco Carmelera, eta Carmel ez othe da oihan batençat hartuco?

18. Eta egun hartan gorrec adituco dituzte liburuco hitzac, eta itsuen beguiec ikusico dute ilhumbeen eta lambroaren artetic.

19. Eta guiçon eztien bozcarioa handituco da Jauna baithan, eta beharrac bozcarioz jaucico dira Israelgo sainduaren baithan;

20. Ceren erori baita nausi çabilana, xahutu baita trufaria, eta eragotziac baitira gaizquirat atzarriac çaudenac;

21. Guiçonei beren solasez bekatu eraguiten çaroetenac, eta baldarnaco cridançatzailea amarruca erorrarazten çutenac, eta çucembidetic ariaric gabe ceihercen cirenac.

22. Horren gatic, Jacoben etcheari hau dio Jaunac, Abraham berrerosi duenac: Jacob ez da guehiago ahalcatua içanen, ez-eta haren beguithartea ez da guehiago gorrituren;

23. Bere umeac ordean, erre escuetaco lanac, ikusico dituenean bere erdian ene icenari ospe ekarcen; oroc batean ospaturen dute Jacoben saindua, eta goraqui aithor bihurturen diote Israelen Jaincoari,

24. Eta izpirituz basatuac cirenec ardietsiren dute adigarria, eta marmara-eguileec eçaguturen dute leguea.