Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna non erregue bat çucenqui erreguinatuco den, eta buruçaguiez çucentasunean erabiliren dute manamendua.

2. Eta guiçona içanen da haice-maldan eta phesiatic gueriçan jarcen dena iduri; eta erregue içanen da hala-nola ithur-urac egarrian eta guerenda gora baten itzala mortuan.

3. Ikusten dutenen beguiac ez dira lambrotuco, eta aditzen dutenen beharriac ernequi egonen dira ençuten.

4. Eta çoroen bihotza adimenduz betheco da, eta mothelen mihia çalhuqui eta garbiqui minçatuco.

5. Çoroa dena ez da guehiago deithuco buruçagui, eta jocotriatsua ez da deithuco handi.

6. Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.

7. Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.

8. Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da.

9. Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa.

10. Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.

11. Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac.

12. Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean.

13. Elhorriac eta lapharrac içanen dira ene populuaren lurraren gainean; cembatez hobequi hiri bozcariotsuco etche atseguinezcoetan!

14. Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac,

15. Goratic izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat içanen da Carmelen, eta Carmel oihan batençat hartuco da.

16. Eta mortuan egonen da çucentasuna, eta Carmelen gainean jarrico çucembidea.

17. Eta baquea çucentasunaren lana içanen da, eta descansua eta beldurgabea bethicotzat çucentasunetic ethorrico dira.

18. Eta ene populua jarrico da baquearen goçoan, descansuzco olhetan eta phausu gorian.

19. Bainan harria erorico da oihanaren gainera, eta hiria beheramendu handitara içanen da aphaldua.

20. Dohatsu, ur gucien gainean eraiten duçuenac, idia eta astoa nahi duten toquira alhara igorcen ditutzuenac!