Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cantatzera noha ene bihotzecoari ene cusiaren cantica bere mahastiari. Ene bihotzecoaren mahastia eguina da bizcar gori batean.

2. Eta berroz hersi du, eta harriac kendu diozca, eta landare hautaz eguin du; haren erdian dorre bat alchatu du eta laco bat eguin; guero iguriqui mahatsac onac athera cetzan, eta basac atheratu ditu.

3. Orai beraz, oi Jerusalemdarrac eta Judaco guiçonac, juia çaçue ene artean eta ene mahastiaren artean.

4. Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu?

5. Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.

6. Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.

7. Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.

8. Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco?

9. Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!

10. Ecen hamar golde mahastic emanen dute pegar bat arno; eta hogoi eta hamar gaitzeru hacic, hirur gaitzeru bihi.

11. Çorigaitz goicetic hordiqueriaco jaiquitzen, eta mozcortu arteo edaten arratseraino haritzen çaretenei!

12. Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei.

13. Hargatic ene populua gathibu içan da eramana, ez duelacotz adimenduric içan; eta handi-mandiac gosez hil dira, eta jendea egarriz ihartu.

14. Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira.

15. Eta makurtu beharco da guiçona, beheratua içanen da indarduna, eta aphalduac içanen dira handien beguiac.

16. Eta goretsia içanen da armadetaco Jauna bere juiamenduaz, eta Jainco saindua saindu içanen da erakutsia çucenari emanen dioen bideaz.

17. Eta bildotsac alhatuco dira nahi duten beçala; eta mortu hequiec, berriz gorituac, arrotzen içanen dira haztoqui.

18. Çorigaitz gaixtaqueria hutsalqueriaco lokarriequin, eta bekatua orguetaco hedeac beçala herrestatzen ditutzuenei!

19. Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den.

20. Çorigaitz gaizquia onguitzat eta onguia gaizquitzat deitzen, ilhumbeac argui orde eçarcen, kiretsa goçoarençat eta goçoa kiretsarençat harcen ditutzuenei!

21. Çorigaitz ceronen beguietan çuhur eta ceronen idurira gurbil çaretenei!

22. Çorigaitz arno edateco botheretsu eta hordiqueriaco hazcar çaretenei;

23. Emaitzen ariaz gaixtaguina garbi atheratzen eta prestuari bere çucena kencen dioçuenei!

24. Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza.

25. Aria hortaz Jaunaren hasarrea biztu da haren populuaren contra; eta haren gainera hedatu du bere escua, eta jo du; eta mendiac ikaratu dira, eta jende hilac lohia beçala placen erdian guelditu dira. Horietan orotan haren hasarrea ez da jabaldu, bainan haren escua hedatua da oraino.

26. Eta goratuco du bandera urruneco jendaien beguietara, eta bati xixtu eguinen dio lurraren berce bazterrera: eta huna non hau higuitzen den eta laster eguiten duen.

27. Haren baithan ez da ez akitzen, ez nekatzen denic; ez da lohakarturen, ez du loric eguinen; ez du kenduren guerrico uhala, eta haren oinetacoen lokarria ez da trencaturen.

28. Haren gueciac çorrotzac, haren arrambela guciac hedatuac dira; haren çaldien behatzac iduri du harria, haren arrodec phesiaren oldarra.

29. Haren orroac iduri du lehoinarena; marruma eguinen du lehoincumeac beçala; eta gurguratuco du, eta harrapatua atchiquico du, eta tincatuco, eta nihorc ecin kenduco dio.

30. Eta egun hartan Israelen gainera orroa eguinen du, itsasoaren orroa iduri: beguiratuco diogu lurrari; eta huna hesturaco ilhumbeac, eta arguia belztua da haren hedoiean.