Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean.

2. Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera:

3. Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac.

4. Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean.

5. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.

6. Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco.

7. Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.

8. Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?

9. Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.

10. Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.

11. Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.

12. Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.

13. Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.

14. Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.

15. Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?

16. Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.

17. Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.

18. Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.

19. Certaco beraz hilen gare çure beguien aitzinean? gu eta gure lurra çureac içanen gare; eros gaitzatzu erregueren cerbitzuco, eta igutzu haciac, beldurrez-eta, nekaçalea hilic, lurra mortu bilhaca dadien.

20. Josepec erosi çuen beraz Eguiptoco lur gucia, batbederac bere bazterrac salcen cituelacotz gosetearen handiz. Eta Faraon eguin çuen jabe lurraz,

21. Eta sende guciaz, Eguiptoaren buru bateco cedarrietaric berce buruco muguetaraino,

22. Aphecen lurraz landan, erreguec hequiei emana içan citzaioetenaz; erabaquia cen jatecoa ematen citzaioeten herrico bihiteguietaric, eta hola etziren beren ontasunen salcera behartuac içan.

23. Josepec erran cioten beraz populuei Huna, ikusten duçuen beçala, Faraon çuen buruen eta çuen lurraren jabe da: har çatzue haciac eta erain çatzue landac,

24. Fruituac içan ahal deçaçuençat. Erregueri borzgarrena emanen dioçue; gaineraco lauac uzten darozquitzuet hacitaco eta çuen etchecoen eta haurren hazteco.

25. Hauquiec ihardetsi çuten: Çure escuetan da gure bicia; bakarric gure jaunac beguithartez ikus beiquitza, eta gogotic cerbitzatuco dugu erregue.

26. Ordutic oraidino, Eguipto gucico lurrean, erregueençat berezten da borzgarrena, eta hori eguina da leguetan beçala, lekat aphez lurra, ceina holaco çorretic garbi utzia içan baitzen.

27. Israelec beraz içan çuen bere egoitza Eguipton, erran nahi baita, Jefengo lurrean, eta içan cen hartaz jabe; eta hainitz berhatu eta populatu cen.

28. Eta han bici içan cen hamaçazpi urthez; eta haren bicitzeco egun guciac igan ciren ehun eta berrogoi eta çazpi urthetara.

29. Eta ikustearequin hurbilcen hari citzaioela heriotzeco eguna, deithu çuen bere seme Josep, eta erran cioen: Gracia aurkitu içan badut çure aitzinean, eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean; eta eguidaçu urricalpen eta cintasunez aguinça, ez nauçula Eguipton ehorcico:

30. Bainan lo eguinen dudala ene arbasoequin, eta eramanen nauçula lur huntaric eta eçarrico aitzinecoen hobian. Josepec ihardetsi cioen: Eguinen dut çuc manatua.

31. Eta Jacobec erran cioen: Beraz cin eguidaçu niri. Josepec cin eguinic, Israel itzuli cen buruquita-aldera eta Jaincoa adoratu çuen.