Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, gosete bat atheraturic lurraren gainera, Abrahamen egunetan guerthatu cen agortasun haren ondotic, Isaac goan cen Abimelec, Jeraran Palestindarren erregue cenaren gana.

2. Eta Jauna aguertu citzaioen eta erran cioen: Etzaitela jauts Eguiptora, bainan gueldi çaite nic erranen darotzutan lurrean.

3. Bidaia bat eguiçu hartara, eta çurequin içanen naiz, eta benedicatuco çaitut: ecen çuri eta çure ondocoei erranen darozquitzuet leku hauquiec oro, Abraham çure aitari eguin içan diodan cinari bere bidea ematen diodalaric.

4. Eta berhatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala: eta leku hauquiec oro emanen diotzatet çure ondocoei, eta çure hacian benedicatuco dira lurreco jendaqui guciac,

5. Ceren Abrahamec obeditu baitu ene erranari, eta beguiratu baititu ene ordena eta manuac, eta iduqui ceremoniac eta legueac.

6. Isaac egon cen beraz Jeraran.

7. Eta toquico guiçonec galdeguin ciotenean bere emazteaz, ihardetsi çuen: Ene arreba da: ecen lotsa cen aithorceco esconçaz batua cela harequin, beldurrez-eta hil ceçaten haren edertasuna gatic.

8. Eta cembait egunen buruan eta han çagoelaric, Abimelec Palestindarren erregueac leihotic behatzean, ikusi çuen bere emazte Errebecarequin dostatzen hari cela.

9. Eta ekarraraci çuen, eta erran cioen: Agueri da çure emaztea dela: nolaz gueçurra erran duçu çure arreba dela: Ihardetsi çuen: Horren gatic hil beldur nincen.

10. Eta Abimelequec erran cioen: Certaco enganatu gaituçu? Norbait guertha çaitequeen populutic çure emaztearequin ibilico cenic, eta bekatu handi bat erorraracico cinduen gure gainera. Eta manamendu eguin çuen populuari, erraten çuelaric:

11. Guiçon horren emaztea uquituco duena heriotzez hila içan bedi.

12. Eta Isaaquec erainça eguin çuen lur hartan, eta urthe berean bildu çuen batençat ehun: eta Jaincoac benedicatu çuen.

13. Eta guiçona goritu cen, eta berhatuz eta aberaztuz cihoan osoqui handi eguin cedin arteo.

14. Bacituen ere hainitz ardi eta idi, eta etcheco jende. Palestindarrec, hortaz bekaizturic,

15. Lurrez bethe eta tapatu cituzten Abraham haren aitaren sehiec cilhatu cituzten putzu guciac haren demboran;

16. Haimbercetaraino non Abimelequec berac Isaaqui erran baitzioen: Urrun çaite gu ganic ecen gu baino hainitz botheretsuago eguin çare.

17. Eta hura guibelera itzuli cen Jeraraco errecara ethorceco eta han egoteco:

18. Eta berriz cilhatu cituen Abraham bere aitaren sehiec cilhatu içan cituzten berce putzu batzuec, eta guero, hura hil ondoan, Palestindarrec tapatu içan cituztenac: eta aitac lehenago eman ciotzaten icen berac eman ciotzaten berac ere.

19. Errecan ere cilhoac eguin cituzten, eta ur bicia causitu çuten.

20. Bainan han ere makurra biztu cioten Jeraraco arçainec Isaaquenei, erraten çutelaric: Gurea da ur hori. Aria hortaz, putzuari eman cioen han guerthatu cenetic icena Gueçur-leku.

21. Guero cilhatu çuten berce bat, eta hartaz ere bilhatuac içan ciren, eta deithu çuen Etsai-leku.

22. Handic goanic cilhatu çuen berce putzu bat, ceintaz makurric ez baitzuten içan: hartaco deithu çuen Çabal-leku, cioelaric: Jaunac orai çabalera eman gaitu, eta berharaci gaitu lurraren gainean.

23. Guero toqui hartaric igan cen Bersabera,

24. Non Jauna aguertu baitzitzaioen gau berean, erraten cioelaric: Ni naiz Abraham çure aitaren Jaincoa; ez içan beldurric ceren çurequin bainaiz: benedicatuco çaitut, eta popularacico dut çure ondoregoa Abraham ene serbitzariaren ariaz.

25. Horren gatic han alchatu çuen aldare bat: eta Jaunaren icena deithuric, hedatu çuen bere olha, eta bere sehiei manatu cioten eguin ceçaten putzu bat.

26. Toqui hartara Jeraratic ethorri ciren Abimelec, Ocoçath haren adisquidea eta Phicol soldadoen buruçaguia,

27. Eta Isaaquec erran cioten: Certan heldu çaizte higüin duçuen eta çuen artetic kendu duçuen guiçon baten gana?

28. Ihardetsi cioten: Ikusi dugu Jauna çurequin dela, eta horren gatic erran dugu: Cina içan bedi gure artean, eta batasun eguin deçagun;

29. Gaizquiric batere eguin ez diçaguçunçat, guc çure phusquetaric deusere uquitu ez dugun beçala eta çuri damueguitecoric eguin ez dugun beçala; bainan baquean igorri çaitugu Jaunaren benedicioneaz gainditua.

30. Eman cioten beraz barazcari bat; eta jan eta edan ondoan,

31. Goicean jaiquiric, cin eguin çuten elkarri, eta Isaaquec baquezqui igorri cituen beren toquira.

32. Huna bada egun berean Isaaquen sehiac ethorri citzaizcoela cilhatu çuten putzuaren berriequin, ciotelaric: Atzeman dugu ura.

33. Hartaric deithu çuen hura Nasai-leku; eta hiriac, orduan harturic, orai arteo ekarri du Bersaberen icena.

34. Bada, Esauc berrogoi urthetan hartu cituen bi emazte, Judith, Beer hethearraren alaba, eta Basemath, Eton leku berecoaren alaba.

35. Bi nescatcha horiec damuztatu cituzten Isaaquen eta Errebecaren bihotzac.