Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Josepec manu eguin cioen bere etche-guiçonari, erraten cioelaric: Oguiz atchic-ahala bethe çatzu hauquien çakuac: eta bakotchari dirua eçar çoçute çaku gainean.

2. Bainan gazteenaren çakuaren sarcean eçar çaçu ene cilharrezco basoa eta oguiarençat eman duen dirua. Eta hola eguina içan cen.

3. Eta goiça ethorri cenean, igorri cituzten beren astoequin.

4. Eta jadanic hiritic atheratuac ciren eta aphur bat urrunago goanac: orduan Josepec ekarraraciric bere etche-guiçona, erran cioen: Xuti çaite eta jarraic çaquiozquite guiçon horiei: eta atzeman ondoan, erroçute: Certaco onguiarençat bihurtu, duçue gaizquia?

5. Ebatsi duçuen basoa da ene nausiac edateco erabilcen duen bera, eta hartan ohi du asmu eguiten: gauçaric tzarrena eguin duçue.

6. Harec eguin çuen manatua cen beçala; eta atzemanic minçatu citzaioten manuaren arabera.

7. Hauquiec ihardetsi çuten: Certaco minço da hola gure jauna, çure cerbitzariec eguin balute beçala horremberceco itsusqueria?

8. Çaku buruetan aurkitu dugun dirua, guibelerat ekarri dugu Canaango lurretic; eta nola daiteque ebatsi dugula çure nausiaren etchetic urhe edo cilharra?

9. Çure cerbitzarietaric edoceinen baithan causituco baita bilhatzen duçuna, eta haina hila içan bedi, eta gu içanen gare çure nausiaren gathibu.

10. Hunec erran cioten: Eguin bedi çuen hitzaren arabera: ceinaren baithan causituco baita, eta haina içan bedi ene gathibu; berceac garbi içanen çarete.

11. Beraz berehala çakuac lurrera jautsiric, bakotchac berea idequi çuen.

12. Etche-guiçonac, handienetic hasiric ttipieneraino ikartu cituen, eta basoa aurkitu çuen Benjaminen çakuan.

13. Orduan hauquiec, soinecoac urraturic eta astoac berriz cargaturic, hirira itzuli ciren.

14. Eta Juda bere anaiequin lehembicicoric sarthu cen Josepen gana (ecen etzen oraino leheneco lekutic atheratua), eta guciec bardin arthiqui cituzten haren aitzinean beren buruac lurrera.

15. Hunec erran cioten: Certaco nahi içan duçue holaco lana eguin? ala ez daquiçue asmatzeco jaquitatean ez dudala pareric?

16. Judac erran cioen: Cer ihardetsico dugu ene jaunari? edo cer erranen dugu, edo cer aitzaquia deçaquegu çucenqui? Jaincoac atzeman du çure cerbitzarien gaixtaqueria: huna non garen guciac ene Jaunaren gathibu, gu eta haina ceinaren çakuan aurkitu baita basoa.

17. Josepec ihardetsi çuen: Urrun ni ganic holacoric eguinen baitut: basoa ebatsi duena, bera içan bedi ene gathibu; bainan çuec çoazte libroric çuen aitaren gana.

18. Bada Judac, hurbilago goanic, erran cioen lotsaric gabe: Othoizten çaitut, ene jauna, çure cerbitzariac solas eguin ahal deçan çure beharrira, eta ez betzaizco samur çure muthilari; ecen Faraonen ondotic çare çu,

19. Ene Jauna. Lehenic galdeguin dioçute çure cerbitzariei: Baduçue aita edo anaia bat?

20. Eta guc ihardetsi dugu gure jaunari: Badugu aita bat çaharra, eta anaia gaztetto bat, çaharcean sorthu çaioena, ceinaren ama beraganicaco anaia hila baita; hura bakarra da bere amarenganicacoa, eta aitac xitqui du maite.

21. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Erakar darotaçue: eta ene beguiac eçarrico ditut haren gainean.

22. Guc, ene jauna, ihardetsi darotzugu: Haurrac ez deçaque utz bere aita: ecen utz baleça, aita hil laiteque.

23. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Çuen anaia ttipiena ez bada çuequin heldu, ez duçue guehiago ikusiren ene beguithartea.

24. Beraz igan garenean çure cerbitzari gure aita gana, kondatu diozcagu gure jaunac erran guciac.

25. Eta gure aitac ihardetsi içan du: Bihur çaitezte, eta guri eros bihi aphur bat.

26. Guc erran içan diogu: Goan ez gaitezque: gure anaia ttipiena jausten bada gurequin, emanen gare bideari: bercela ez gaitezque ausarta Eguiptoco buruçaguiaren beguietara aguercera.

27. Horri ihardetsi dio aitac: Badaquiçue ene emazteac bi seme eman darozquidala.

28. Bat ilki içan cen, eta erran darotaçue: Basabere batec iretsi du: eta ez da oraidinocoan agueri.

29. Hau ere eramaten baduçue, eta bidean cerbait guerthatzen baçaio, atsecabetan jautsaracico duçue ene buru çuritua hobira.

30. Aguercen banaiz beraz çure cerbitzari den ene aitaren aitzinera, eta haurra ez balin bada han (nola haren bicia hunenari baitatcheco),

31. Eta ikusten badu hori ez dela çurequin, hilen da, eta çure muthilec igorrico dute haren buru çuritua atsecabetan hobira.

32. Lehenago içan benedi çure gathibu ni, ceinac hartu baitut haurra ene fedearen gain eta hitzeman baitut, diodalaric: Guibelerat bihurcen ez badut, gaixtoqui ene aitaren alderat hobendun içanen naiz egun-eta-bician.

33. Beraz muthicoaren orde, gueldituco naiz çure gathibu ene nausiaren cerbitzuan, eta muthicoa igan bedi bere anaiequin.

34. Ecen ez naiteque bihur, haurra gabe, ene aitaren gana, beldurrez-eta ene aita lehertuco duen helcaitzaren lekuco guertha nadien.