Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jacobec nabadituric jatecoac Eguiptoan salcen cirela, erran cioten bere semeei: Certaco etzarete ernatzen?

2. Aditu dut oguia Eguipton salcen dela: jauts çaizte, eta erosaçue behar dena, bici ahal gaitecen, eta gabeac irets ez gaitzan.

3. Beraz Josepen hamar anaia Eguiptora jautsi ciren ogui erostera:

4. Benjamin etchean iduquia içan cen Jacobez, ceinac erran baitzioten haren anaiei: Ez daquioen bidean cerbait astrugaitz guertha.

5. Eguiptoco lurrean sarthu ciren erostera cihoacen berce batzuequin. Ecen gosetea cen Canaango lurrean.

6. Eta Josep cen Eguiptoco lurrean buruçagui, eta haren manua gabe etzen oguia salcen. Eta bere anaiac gurthu citzaizconean,

7. Eçagutu cituen, eta gogorquiago minçatzen citzaioeten arrotz batzuei beçala, galdeguiten ciotelaric: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Canaango lurretic, bicitzeco behar denaren erostera.

8. Eta bizquitartean anaiac eçagutzen cituelaric, hequiec etzuten eçagutu.

9. Eta orhoituric berce orduz içan cituen ametsez, erran cioten: Ikusquetari batzuec çarete, lur huntaco alde mimberenen ikustera ethorriac.

10. Hauquiec erran çuten: Jauna, ez da holacoric; bainan çure cerbitzariac ethorri dira jateco erostera.

11. Guciac guiçon baten seme gare: baquetiar heldu gare, eta çure cerbitzariec ez derabilcate deusere gaixtoric.

12. Josepec ihardetsi cioten: Ez da hori, lur hunetaca leku hazcartugabeen ikustera ethorriac çarete.

13. Eta hauquiec: Çure cerbitzari hamabi anaia gare, aita baten umeac Canaango lurrean: ttipiena gure aitarequin da, eta bercea ez da lurraren gainean.

14. Josepec erran cioten: Hori da nic erran dudana: ikusquetariac çarete.

15. Bada orai eguinen dut çuequilaco frogapena: ala Faraon! etzarete hemendic ilkico, çuen anaia ttipiena ethorri arteo.

16. Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete.

17. Beraz eman cituen çaincera hirur egunez.

18. Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra.

19. Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara;

20. Eta erakar darotaçue çuen anaia ttipiena, çuen solasac froga detzaquedançat, eta hil etzaiztecençat. Harec erran beçala eguin çuten.

21. Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.

22. Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola.

23. Bada, etzaquiten Josepec aditzen çuela hequien minçaia: ceren arartecotz solas eguiten baitzuen hequiequin.

24. Eta aldaratu cen aphur bat, eta nigar eguin çuen; eta bihurturic minçatu citzaioten.

25. Eta Simeon harturic, eta beguien aitzinean lokarriz amarraturic, manatu cioten bere azpico aitzindariei bethe cetzaten hequien çakuac oguiz, eta bakotchari bere dirua eçar ceçoten bere çakuan, gaineraco emanic bideco jatecoac: eta hola eguin çuten.

26. Eta hequiec goan ciren, oguiac astogainetan çaramazquietela.

27. Eta batec çakua idequiric astoari çaldarea emateco ostatuan, dirua ikusi çuen çakuaren ahoan.

28. Eta harrituric eta asaldaturic, elkarri erran çuten: Cer da Jaincoac eguiten darocun hau?

29. Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric:

30. Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela.

31. Ihardetsi diogu: Baquetiarrac gare, eta cimarkuric ez derabilagu.

32. Hamabi anaia gure aita batenganicacoac; bat ez da bici, bercea gure aitarequin da Canaango lurrean.

33. Harec erran darocu: Hola frogatuco dut hea baquetiarrac çareten: çuen anaia bat utzaçue enequin, eta har çatzue çuen etchetaco behar diren jatecoac, eta çoazte;

34. Eta çuen anaia ttipiena erakar darotaçue, jaquin deçadan etzaretela ikusquetariac; eta preso den hau guibelerat har ahal deçaçuençat; eta handic aitzina cilhegui içan çaiztecençat nahi duçuenaren erostera.

35. Horiec erran ondoan, oguiac hustean, ceinec bere diruac atzeman cituzten çakuen sarcean: eta batean laztuac çaudelaric,

36. Aita Jacobec erran cioten: Haurric gabe eçarri nauçue, Josep hila da, Simeon preso iduquia, eta Benjamin eramaten darotaçue: gaitz horiec oro erori dira ene gainera.

37. Errubenec ihardetsi cioen: Ene semeetaric bia hil çatzu, hori ez badarotzut guibelerat ekarcen: indaçu hori escuetara, eta nic bihurtuco daroztut.

38. Eta Jacobec cioen: Ene semea ez da jautsico çuequin; horren anaia hil da, eta hori bakarric guelditu: helcari tchar cerbait guertha balaquio çohazten toquian, ene buru çuritua bihozminequin hobian sarraracico duçue.