Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Abraham handic goanic hegoaldeco lurrera, egon cen Cadesen eta Surren artean, eta ibili cen Jeraran.

2. Eta erran çuen Sara bere emazteaz: Ene arreba da. Abimelec, Jeraraco erreguec igorri cituen guiçonac, eta eraman çuen Sara.

3. Bainan Jaincoa Abimelequi aguertu citzaioen ametsetan, eta erran cioen: Horra hilen çare eraman duçun emaztequia gatic: ecen senharra badu.

4. Abimelequec, bada, etzuen hura uquitu, eta erran çuen: Jauna, hilen othe duçu jende jaquitategabea eta çucena?

5. Horrec berac ez othe darot erran: Ene arreba da: eta berac ere: Ene anaia da? Eguin dut hori ene bihotzeco lañotasunean, eta escuetaco garbitasunean.

6. Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera.

7. Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac.

8. Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren.

9. Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu.

10. Eta berriz ere auhendatuz erran çuen: Cer ikusi duçu hola eguiteco?

11. Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic:

12. Bercelaz-ere ene arreba da eguiazqui, ene aitaren alaba, eta ez ene amarena, eta emaztetzat hartu dut.

13. Bada, Jaincoac ene aitaren etchetic ilkiaraci nauenean, erran diot ene emazteari: Eguin diçadaçu ikustate hau: Sarthuco garen toqui gucietan erranen duçu çure anaia naicela.

14. Abimelequec eman cioizquien beraz Abrahami ardiac eta idiac, eta muthilac eta nescatoac: eta bihurtu cioen Sara bere emaztea,

15. Eta erran cioen: Lurra çuen aitzinean dago; çaude atseguin duqueçun toquian.

16. Eta Sarari erran cioen: Huna non eman diotzadan mila cilharrezco çure anaiari, hori da bela bat içan deçaçunçat beguien gainean guerthatzen çaren gucien aitzinean; eta orhoit çaite ibilico çaren toqui orotan içan çarela harrapatua.

17. Guero Abrahamec othoitz eguinic, Jaincoac sendatu çuen Abimelec eta haren emaztea eta haren nescatoac, eta amatu içan ciren:

18. Ecen Jaunac agortu cituen Abimelequen etcheco emaztequi gucia, Sara Abrahamen emaztea gatic.