Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josepec etzeçaqueen luceçago borcha bere burua beguira çagoen jende mulçuaren aitzinean: horren gatic manatu çuen guciac athera citecen camporat, elkarrequilaco eçagutpenean atzeric nihor guertha etzedinçat.

2. Eta nigar-marrasca bat eguin çuen, Eguiptoarrec eta Faraonen etche guciac aditu çutena.

3. Eta erran cioten bere anaiei: Josep naiz ni: ene aita bici da oraino? Anaiec, laztura gaitzac joric, ecin ceçocoten ihardets.

4. Bainan hunec goçotasunequin erran cioten: Hurbil çaquizquidate. Eta ondora hurbildu citzaizconean, erran cioten. Ni naiz Josep çuen anaia, Eguiptora saldu içan duçuena.

5. Etzaiteztela ici eta ez bequiçue gogor iduri ceren saldu nauçuen herri hauquietara: ecen çuen salbatzera igorri nau Jaincoac çuen aitzinean Eguiptora.

6. Bi urthe baditu ecen gosetea abiatua dela lurrean: eta guelditzen dira oraino borz urthe, ceinetan lurra ecin lanthuco baita ez-etare uztaric bilduco.

7. Eta Jaincoac aitzinetic igorri nau, beguira çaiteztençat lurraren gainean, eta jatecoac bicitzeco içan ahal deçaçuençat.

8. Ez çuen xedetic, bainan Jaincoaren nahitic igorria içatu naiz hunat: eta harec eguin nau Faraonen aita beçala, horren etcheco nausi, eta Eguiptoco lur gucico buruçagui.

9. Laster eguiçue eta igan çaizte ene aita gana, eta erroçue: Hau gaztiatzen darotzu çure seme Josepec: Jaincoac eguin nau Eguiptoco lur gucico jaun; jauts çaite ene gana, ez beçaçu luça:

10. Eta egoitza eguinen duçu Jefengo lurrean; eta içanen çare ene aldean çu, eta çure semeac, eta çure semeen semeac, çure ardiac eta abereac, eta dituçun gauça guciac.

11. Eta han hacico çaitut (ecen oraino guelditzen dira gosetezco borz urthe), gal etzadiençat çu, eta çure etchea, eta ditutzun guciac.

12. Huna çuen beguiec eta Benjamin ene anaiaren beguiec ikusten dute ene ahoz minço natzaitzuela.

13. Eraman çoçue ene aitari ene ospe guciaren eta Eguiptoan ikusi ditutzuen ororen berriac: higui çaizte, eta erakar darotaçue ene gana.

14. Eta bere anaia Benjamini lephotic besarca lothu cenean, nigar eguin çuen; eta hau ere orobat nigarrez çagoen lephotic lothuric.

15. Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera.

16. Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.

17. Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.

18. Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat.

19. Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera.

20. Etzaçuela çuen pusquetaric utz deusere: ceren Eguiptoco ontasun guciac çuenac baitira.

21. Eta Israelen semeec eguin çuten manatua içan citzaioetena. Josepec eman ciotzaten orgac Faraonen manuaren arabera, eta bideco jatecoac.

22. Manatu çuen ere bakotchari eman ciotzoten bira soineco: bainan Benjamini eman ciozcan hirur ehun cilharrezco borz soineco ederrenenequin.

23. Berce haimberce diru eta soineco igorri cituen bere aitari hamar astorequin, Eguiptoco ontasunetaric eramaten çutenac, eta berme haimberce asto urrixequin bideco bihia eta oguiac çaramazquitenac.

24. Igorri cituen beraz bere anaiac, eta abiatzean erran cioten: Etzaiteztela samur bidean.

25. Eguiptotic iganic, ethorri ciren Canaango lurrera bere aita Jacoben gana.

26. Eta berri eman cioten, erraten çutelaric: Josep çare semea bici da, eta hura bera da Eguiptoco lur gucico buruçagui. Hori aditu çuenean, Jacobec, lo dorphe batetaric atzarcen balitz beçala, etzioten bizquitartean sinhesteric ematen.

27. Hauquiec aitzitic kondatzen cioten nola eta nola cen gauça. Bainan ikusi cituenean orgac, eta Josepec igorri ciozquien guciac, bihurtu citzaioen bere tentua,

28. Eta erran çuen: Ene seme Josep bici bada oraino, asqui dut: goanen naiz, eta ikusico dut hil nadien baino lehen.