Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada lurrac etzuen hizcunça bat baicic eta molde berean minçatzen ciren oro.

2. Eta guiçonac abiatu cirenean iguzqui-sorthaldetic, celhai bat aurkitu çuten Senaarreco lurrean, eta han eguin içan çuten beren egoitza.

3. Eta batac berceari erran cioten: Çatozte, adrailuac eguin detzagun eta erre detzagun suan. Içan cituzten beraz adrailuac harri orde, eta naslica cimendutzat.

4. Eta erran çuten: Çatozte, guretzat eguin detzagun hiri bat eta dorre bat, cascoaz cerua joco duena: eta ospetan eçar deçagun gure icena, bazter gucietara barraia gaiten baino lehen.

5. Jauna jautsi içan cen bada Adamen semeec eguiten cituzten hiriaren eta dorrearen ikustera.

6. Eta erran çuen: Huna populu bakar bat, eta oroc minçaia bera dute; eta hasi dute lan hau, eta ez dute burutic utzico osatu artecan.

7. Çatozte beraz, jauts gaiten, eta hor nahas deçagun horien hizcunça, batac bercea adi ez deçançat.

8. Eta horrela barraiatu cituen Jaunac toqui hartaric bazter gucietara, eta utzi çuten hiriaren eguitea.

9. Aria hortaz hiriari emana içan citzaioen icençat Babel, han nahasia içan celacotz lur gucico minçaia: eta Jaunac barraiatu cituen guiçonac handic bazter orotara.

10. Hina Semen ondocoac: Semec ehun urthe bacituen Arphacsad içan çuenean, uholdea iragan-eta bi urtheren buruan.

11. Eta Arphacsad içanez gueroz, Sem bici içan borz ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

12. Arphacsadec hogoi eta hamaborz urthetan içan çuen Sale.

13. Sale içanez gueroztic, Arphacsad bici içan cen hirur ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

14. Salec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Heber.

15. Eta Heber içanez gueroztic, Sale bici içan cen lau ehun eta hirur urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

16. Heberrec hogoi eta hamalau urthetan içan çuen Phaleg.

17. Eta Phaleg içanez gueroztic, Heber bici içan cen lau ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

18. Phaleguec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Erreu.

19. Eta Erreu içanez gueroztic, bici içan cen berrehun eta bederatzi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

20. Erreuec hogoi eta hamabi urthetan içan çuen Sarug.

21. Eta Sarug içanez gueroztic, Erreu bici içan cen berrehun eta çazpi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

22. Saruguec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Nacor.

23. Eta Nacor içanez gueroztic, Sarug bici içan cen berrehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

24. Nacorrec hogoi eta bederatzi urthetan içan çuen Thare,

25. Eta Thare içanez gueroztic, Nacor bici içan cen ehun eta hemeretzi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

26. Thare bici içan cen hirur hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen Abram, Nacor eta Aran.

27. Huna cein diren Thareren ondocoac: Tharec içan cituen Abram, Nacor eta Aran. Bada Aranec içan çuen Lot.      

28. Eta Aran hil içan cen Thare bereaita baino lehen, bere sort-herrian, Ur Caldeacoan.

29. Abram eta Nacor ezcondu içan ciren: Abramen emaztea deitzen cen Sarai, eta Nacorrena Melca, Aranen alaba, eta Aran cen Melcaren et Jeicaren aita.

30. Bada Sarai agorra cen eta etzuen haurric.

31. Tharec hartu cituen Abram bere semea, Lot bere ilobasoa eta Aranen semea, eta Sarai bere erreina, bere seme Abramen emaztea, eta ilki cituen Ur Caldeacotic, Canaango lurrera goanaraztecotzat: eta ethorri ciren Haraneraino eta han eguin içan çuten beren egoitza.

32. Eta Thare bici içan cen berrehun eta borz urthe, eta hil içan cen Haranen.