Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira Esauren ondocoac, hura bera baita Edom.

2. Esauc hartu içan cituen emazteac Canaango alabetaric: Ada, Elon hethearraren alaba, eta Oolibama Anaren alaba, ceina baitzen Sebeon hebearraren alaba.

3. Hartu çuen Basemath ere Ismaelen alaba, Nabaiothen arreba.

4. Ada erdi cen Eliphacez: Basemath amatu cen Errahuelez.

5. Oolibama amatu cen Jehusez, eta Ihelonez, eta Corez. Horiec dira Esauren seme Canaango lurrean sorthuac.

6. Bada Esauc hartu cituen bere emazteac, eta semeac, eta alabac eta bere etcheco jende guciac, eta abereac, eta Canaango lurrean içan ahal cituenac: eta goan cen berce ephaitza batera, eta bereci cen bere anaia Jacoben ganic.

7. Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic.

8. Eta Esauc eguin çuen bere ogoitza Seirgo mendian: hura bera da Edom.

9. Hauquiec dira Esau, Edomen aitaren ondocoac, Seirgo mendian.

10. Eta hauquiec dira haren semeen icenac: Eliphaz, Esauren emazte Adaren semea; Errahuel ere, haren emazte Basemathen semea.

11. Eta Eliphacen semeac içan ciren: Theman, Omar, Sepho, eta Gatham, eta Cenez.

12. Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac.

13. Orai Errahuelen semeac: Nahath eta Çara, Sama eta Meça. Horiec dira Esauren emazte, Basemathen semeac.

14. Hauquiec ciren Esauren emazte Oolibamaren semeac, ceina baitzen Anaren alaba eta hau Sebeonena. Amatu cen Jehusez eta Ihelonez, eta Corez.

15. Hauquiec dira Esauren semeen buruçaguiac: Esauren seme çaharren, Etiphacen semeac: Theman aitzindaria, Omar aitzindaria, Sepho aitzindaria, Cenez aitzindaria.

16. Core aitzindaria, Gatham aitzindaria, Amalec aitzindaria: horiec dira Eliphacen semeac Edomen lurrean, eta Adaren semeac.

17. Eta hauquiec dira Esauren seme, Errahuelen semeac: Nahath aitzindaria, Çara aitzindaria, Sama aitzindaria, Meça aitzindaria: horiec dira Errahuet ganicaco aitzindariac Edomen lurrean: horiec berac Esauren emazte, Basemathen semeac.

18. Eta hauquiec dira Esauren emazte Oolibamaren semeac: Jehus aitzindaria, Ihelon aitzindaria, Core aitzindaria: horiec dira Esauren emazte eta Anaren alaba Oolibamaren ganicaco aitzindariac.

19. Horiec dira Esauren semeac eta horietaco aitzindariac, eta Esau da Edom.

20. Hauquiec dira Seir horrearraren semeac, lurreco egoiliarrac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana,

21. Dison, Eser, eta Disan: horiec dira horrear aitzindariac, Seirren semeac, Edomen lurrean.

22. Lotanen semeac içan ciren: Hori eta Heman. Eta Thamna cen Lotanen arreba.

23. Eta hauquiec Sobalen semeac: Alban, Manahat, Ebal, Sepho eta Onam.

24. Eta hauquiec Sebeonen semeac: Aia eta Ana. Ana hunec aurkitu cituen ur beroac mortuan, bere aita Sebeonen astoac alhatzen cituelaric.

25. Eta içan çuen seme bat, Dison, eta alaba bat, Oolibama.

26. Eta hauquiec Disonen semeac: Hamdan, Eseban, Jethran eta Caran.

27. Eta hauquiec Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Acan.

28. Disanec içan cituen bi seme: Hus, eta Aram.

29. Hauquiec Horrearren aitzindariac: Lotan aitzandaria, Sobal aitzindaria, Sebeon aitzindaria, Ana aitzindaria,

30. Dison aitzindaria, Eser aitzindaria, Disan aitzindaria: horiec dira Horrearren aitzindariac Seirgo lurrean manatu içan dutenac.

31. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean erreguinatu direnac, Israelen semeec erregue bat içan çuten baino lehen:

32. Bela, Beorren semea, eta haren hiria deitzen cen Denaba.

33. Bada, Bela hil içan cen, eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çara Bosracoaren semea.

34. Eta Jobab hil cenean, haren orde erreguinatu cen Flusam, Themantarren lurrecoa.

35. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adad, Badaden semea, ceinac deseguin baitzuen Madian Moaben lurrean: eta haren hiria deitzen cen Abith.

36. Adad hil ondoan, haren orde erreguinatu cen Semla Mafrecacoa.

37. Hau ere hilic, hunen lekuan erreguinatu cen Saul Errohobotheco hibai-aldecoa.

38. Hori ere hil-eta, erreinuco ondoregoa içan çuen Acoborren seme Balananec.

39. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adar, eta haren hiriaren icena cen Phau: eta haren emaztea deitzen cen Meetabel, Matreden alaba eta Matred cen Meçaaben alaba.

40. Horiec dira beraz Esaurenganicaco aitzindariac beren iraulguietan, lekuetan eta icenetan: Thamna aitzindaria, Alba aitzindaria, Jetheth aitzindaria,

41. Oolibama aitzindaria, Ela aitzindaria, Phinon aitzindaria,

42. Cenez aitzindaria, Theman aitzindaria, Mabsar aitzindaria,

43. Magdiel aitzindaria, Hiram aitzindaria: horiec dira Edomganicaco aitzindariac haren manuco lurrean egonac, eta Edom Esau da Idumearren aita.