Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene semea, atzarria çaudezquiote ene solas çuhurrei, eta beharria emoçute ene hitz umoei;

2. Çain detzatzun çure gogoetac, eta çure ezpainec beguira deçaten irakasmena. Berautzu emaztequiaren balacaqueriari beharria ematetic;

3. Ecen eztia darioten bresca iduri dute lilitchoaren ezpainec, eta haren cinçurrac olioz arguitzen du;

4. Bainan haren ondorio azquenac uher dira ciçari-belharra beçala, eta çorrotz hala-nola bi ahotaco ezpata.

5. Heriotzera jausien dira haren oinac, eta ifernuetara sarcen dira haren urhatsac.

6. Ez dabilça bicitzeco bideaz; haren urhatsac dira barraiatuac eta ecin-eçagutuzcoac.

7. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu, eta ene ahoco hitzetaric ez beçaite guibela.

8. Lilitchoaren ganic urrun çatzu çure bideac, eta ez becedi haren etcheco athetic hurbil.

9. Ez eman arrotzei çure ohorea, ez-eta odolguiro bati çure urtheac,

10. Arrotzac ez ditecen bethe çure onez, eta çure nekeen saria ez dadien gueldi etche atzean;

11. Beldurrez-eta azquenecotz auhenetan egon çaitecen, çure haraguiac eta gorphutza ahitu ditutzun ondoan, eta erran deçaçun:

12. Certaco hastiatu dut cridançamendua, eta ene bihotzac ez du onhetsi erançuquia?

13. Certaco ez othe dut ençun arguitzen nindutenen minçoa, eta ene nausietara ez othe dut makurtu ene beharria?

14. Gaizqui gucietan hurran sarthu naiz, baldarnaren eta sinagogaren erdian.

15. Edan çaçu çure urteguico uretic eta çure ithurrico xirripetaric:

16. Camporat ilki beitez çure ithurriac, eta carriquetara barraia çatzu çure urac.

17. Çure-çureac içan çatzu, eta arrotzac içan ez beitez çurequin phartedun.

18. Çure çaina bedi benedicatua, eta boz çaiteci çure gaztetasuneticaco emaztearequin.

19. Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac.

20. Cergatic, ene semea, emazte atzeaz utzico duçu balacatzera çure burua, eta goço hartuco duçu çurea ez denaren bulharren artean?

21. Jaunac beguiratzen du guiçonaren bideetara, eta beguiaz daduzca haren urhatsac oro.

22. Bere tzarqueriec atzematen dute gaixtaguina, eta bere bekatuen lokarriez hestutua da.

23. Hilen da hura, ceren ez den nehortu, eta enganatua gueldituco da bere nihonereco çoroquerietan.