Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48

Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, Jerusalemeri bere icigarriqueriac eçagutaraz dioçotzu.

3. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac Jerusalemeri: Hire erro eta ethorquiac Canaango lurreticacoac ditun; aita Amorhearra eta ama Cethearra hintuen.

4. Sorthu haicen egunean, hire sort-egunean, ez daine xilkoa ebaqui; ez haute hire salbamendutan urez garbitu, ez gatzez gacitu, ez xatharrez inguratu.

5. Beguiac ez hau guphide içan, horietaric bat eguiteco hiri, ez haute içan urricari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiqui haute, hire biciaren axolagabez.

6. Nic ordean, hire ondotic iragaitean, oin-pean osticatua ikusi hintudan hire odolean; eta erran nainan, hire odolean hindagoelaric: Bici hadi! diot hiri erran naunala: Hire odolean haicen arren, bici hadi!

7. Handiaraci haut sorhoetaco belharra beçala, eta handitu eta larritu haiz, adinetara heldu içan haiz eta emaztequien lerrora; hampatu dire hire bulharrac eta ilea sorthu çain, eta buluça eta ahalquez estalia hincen.

8. Eta iragan nincen hire aldetic, eta ikusi hintudan; eta hara hire adina, galai adina çunala, eta hire gainera hedatu ninan ene soinecoa, eta estali ninan hire laidoa, eta cin eguin nainan, eta patutan sarthu nindunan hirequin, dio Jainco Jaunac, eta eguin hinçan enea.

9. Eta urez garbitu hindutan, eta gainetic xahutu nainan hire odola, eta olioz gançutu hindutan.

10. Jaunci hindutan soineco carançatuz eta gorrimorezco oinetacoz; tincatu hindutan liho hautazco guerricoz, eta estali soineco finenez.

11. Aphaindu hindutan edergailuz; escuetan eçarri narozquinan escumuthurretacoac, eta lephoan gathea.

12. Urrezco usteia eçarri nainan beguithartean, beharrietacoac beharrietan, eta koro ederra buruan.

13. Urhez eta cilharrez içatu haiz aphaindua, liho hauta lorecatuz eta carançatuz jauncia; haci haiz irin-lorez, eztiz eta olioz; ederra eguin haiz ororen gainetic, eta igan haiz tronura.

14. Jendaquien artera ilki içan dun hire icena hire beguitharteco distiraren ariaz, ceren osoqui baihincen ederra, nic hire baithan eçarri nuen edertasunean, dio Jainco Jaunac.

15. Eta hire edertasunaz hanturic, lohitu dun hire icena; eta hire lohiqueria erakutsi dioten iragaile guciei, hequiena bilhacatzea gatic.

16. Eta hire soinecoetaric hartuz, hequietaric hiretzat josi ditun liçunqueriaco itzalpeac, eta han lohitu haiz egundaino nihor eguin eta eguinen ez den beçala.

17. Eta hartu ditun ene urhe eta cilharreticaco edergailu nic emanac, eta eguin ditun guiçon-itchurac eta lohitu haiz hequiequin.

18. Eta hequiec estali ditun harturic hire soineco carançatuac; eta ene olioa eta ene usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.

19. Eta ene ogui eman naronana, irin-lorea, olioa eta eztia ceinetaz baihaut haci, eçarri ditun usain goçotan hequien aitzinean; eta eguin ditun horiec oro, dio Jainco Jaunac.

20. Eta hartu ditun hire seme eta alaba enetzat eguin hintuenac; eta iresteco imolatu diozcaten. Hire lohitzea ez othe da guciz tzarra?

21. Hire umeac ditun imolatu eta eman, hequiei consecratuz.

22. Eta icigarriqueria eta lohitze horien gucien ondoan, ez haiz orhoitu hire gaztetasuneco egunez, noiz baihincen buluz, ahalqueaz estalia, hire odolean osticatua.

23. Eta guerthatu dun hire tzarqueria gucien buru, (çorigaitz! çorigaitz hiri! dio Jainco Jaunac).

24. Hiretzat alchatu dunala liçuntegui bat, eta plaça gucietan eguin ditunala lohiqueriaco toquiac.

25. Eta carrica-buru gucietan eçarri dun liçunqueriaco eçagutzaria; gohaingarri eguin dun hire edertasuna; çangoac çabaldu diozcan edocein iragaileri, eta murrucatu ditun hire lohialdiac.

26. Haragui handitaco hauçoequin, Eguiptoco umeequin kutsatu haiz; eta ni hasarrearazteco eguin dun lohiqueria lohiqueriaren gainean.

27. Huna non hire gainera hedatuco dinatan ene escua, eta kenduco dainat hire lagunça gucia; hi hastio hauten eta hire urhats gaixtoez ahalcatzen diren palestindar nescatchen aiherrari utzico haut.

28. Eta lohitu haiz Asiriarren muthilequin, ez baihincen oraino asea; eta lohitu ondoan; ez hincen hala ere asea.

29. Eta lohiqueriaz lohiqueria ibili haiz Canaango lurrean Caldearrequin; eta hala ere ez hincen asea.

30. Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean?

31. Ecen liçunteguiac hiretzat eguin ditun carrica-buru gucietan, eta lohiqueriaco itzalpeac plaça gucietan; escainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitchoaren idurico ez haiz bilhacatu;

32. Bainan-bai hala-nola bere senharraz berçalde atzeac bilcen dituen emazte lohia.

33. Lilitcho guciei ematen çaiote beren saria; hic ordean herorrec ematen hiotzaten sariac hire galai guciei; emaitzac eguiten hiotzaten, alde orotaric ethor citecen hirequin lohitzera.

34. Hire lohiquerietan guerthatu çain emaztequiei ohi ez beçala, eta hire lohitzea beçalacoric ez dun; ecen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan guerthatu dun nihon ez beçala.

35. Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza.

36. Hau cion Jainco Jaunac: Ceren içan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa aguertua hire galaiequilaco lohitzeetan, eta idolequilaco icigarriquerietan, hire haurren odolean, hire haurrac emanez idolei;

37. Huna non bilduco ditudan hire galai guciac, ceinequin baihaiz kutsatu, eta maithatu ditunan guciac gaitzetsi ditunanequin; eta alde orotaric bilduco ditinat hire gana; eta hequien aitzinean artuco dinat hire laidoa, eta oroc ikusico dine hire gohaingarriqueria gucia.

38. Juiaturen haut emazte lohiac beçala eta odola ixuri dutenac beçala; eta ene hasarrean eta karrean ixuraraciren dinat hire odola.

39. Arthiquiren haut hire etsaien aztaparretara, eta urraturen dine hire liçunteguia eta eceztaturen hire lohiqueriaco itzalpea; biluciren haute hire soinecoetaric eta eramanen ditine hire aphainceco edergailuac, eta utzico haute bulucic eta laidoz bethea.

40. Oste bat erakarrico dine hire gainera, eta harriequin harricatuco haute eta ezpatequin sarrasquituco.

41. Eta suz erreco ditine hire etcheac, hire contraco erabaquiac betheco ditine hire gainean hainitz emaztequiren beguien azpian, eta baratuco haiz hire lohitzeetaric, eta ez dun guehiago sariric emanen.

42. Guero baratuco dun hire alderateco ene sumindura; kenduco dinat hire gainetic ene karra, jabalduco naun eta guehiago ez hasarretuco.

43. Ceren ez haicen orhoitu hire gaztetasuneco egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nic ere hire buruaren gainera ditinat hire eguinçac erorraraci, dio Jainco Jaunac, eta oraino ez dainat eguin hire gaixtaquerien eredura hire icigarriqueria gucietan.

44. Errana dun: Nolaco ama, halaco alaba. Huna non guciec hiretzat hartuco duten erranquiçun hori.

45. Hi haiz bere senharra eta haurrac utzi dituen amaren alaba; eta beren senharrac eta haurrac utzi dituzten ahizpen ahizpa haiz hi; Cethearra çunan hire ama eta Amorhearra hire aita.

46. Hire ahizpa çaharrena dun Samaria bere alabequin, ceinac hire ezquerrean baitaude; hire ahizpa gazteena berriz, hire escuinean dagoena, Sodoma dun bere alabequin.

47. Eta ez-ecic ibili haiz hequien urhatsetan, eta ez dun hequiec baino gaixtaqueria gutixago eguin; hequien tzarqueria gucietan eguin ditun hurran hequiec baino tzarragoac.

48. Ala ni! dio Jainco Jaunac, hire ahizpa Sodomac, berac eta bere alabec ez dutela eguin, hic eta hire alabec eguin duçuen becembat.

49. Hau içatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizquia; hampurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari escua hedatzen.

50. Eta hantu citunan eta icigarriqueriac eguin cituzten ene aitzinean; eta xahutu ditinat ikusi dunan beçala.

51. Samariac ere ez din eguin hire gaizquien erdia; bainan biac gainditu ditun hire gaixtaqueriez; eta erabili ditunan icigarriqueria guciez, garbi aguerraraci ditun hequiec.

52. Beraz jasan çan hire ahalquea hic ere, ceinac hire bekatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hequiec baino tzarquiago eguinez; ecen garbi atheratuac ditun hitaz; hi ere beraz ahalquez urth hadi, eta jasan çan hire laidoa hic, ceinac garbi atheratu baititun hire ahizpac.

53. Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira;

54. Jasan deçanan hire laidoa, eta ahalquez urth hadien hequiei goçacari emateco eguin ditunan guciez.

55. Eta Sodoma, hire ahizpa, eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta Samaria eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta hi eta hire alabac bihurturen çarete çuen beihalaco heinera.

56. Hire ahizpa Sodomaren aiphua etzunan hire ahoan ençuten, hire hampurustasuneco egunetan,

57. Hire gaixtaqueria aguer çadien aitzinean; hala-nola eguin baita ordu huntan, Siriaco alaben eta hire inguruan Palestinaco alaba alde orotaric itzulian ditunan gucien laidagarri bilhacatu haicenean.

58. Jasan ditun hire gaixtaqueria eta hire laidoa, dio Jainco Jaunac.

59. Ecen Jainco Jaunac hau dio: Eta eguinen dainat, cina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eraguitea gatic;

60. Eta ni orhoituren naun ene patu hirequin eguinaz hire gaztaroco egunetan; eta hirequin eguinen dinat bethico patu bat.

61. Eta orhoituren haiz hire urhats gaixtoez eta ahalcaturen haiz ethorrico çaizquinean hire ahizpa hitaz çaharragoac gazteagoequin; eta emanen darozquinat alabatzat, bainan ez hire ganicaco patu baten ariaz.

62. Eta orduan eguinen dinat hirequin ene patua, eta jaquinen dun ni naicela Jauna;

63. Orhoit hadien eta ahalca, eta ez dagoquinan guehiago ahoaren idetquitzea ahalquearen ahalquez, jabaldua içanen naicenean hire alderat, nic eguin ditunan gauça gucien gainean, dio Jainco Jaunac.