Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48

Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta eraman ninduen iguzqui-alderat çagoen athera;

2. Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz.

3. Eta hiriaren xahutzera ethorri cenean beçalaco ikuspen bat içatu nuen, eta Coborreco hibaiaren bazterrean ikusi beçalacoa; eta ahuspeca erori nincen.

4. Eta Jaunaren maiestatea temploan sarthu cen iguzqui-alderaco athetic.

5. Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela.

6. Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac

7. Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.

8. Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.

9. Orai beraz ene ganic urrun hastan betzazte beren kutsapenac eta beren erregueen gorphutzac, eta hequien erdian eguinen dut bethi ene egoitza.

10. Çuc berriz, guiçasemea, Israelgo etcheari erakutsoçu temploa; eta ahalca beitez beren gaizquiez, eta har betzazte hunen moldearen neurriac.

11. Eta gorri beitez eguin dituzten guciez. Eta erakutsotzute etchearen itchura eta moldea, sar-ilkiac eta xehetasun gucia, eta arrimuac oro, eta huntaco legueac; eta iscriba çatzu hequien aitzinean, beguira detzazten eta obra huntaco xehatzapen eta manamenduac.

12. Hau da mendi gaineco temploaren leguea: hunen eremu gucia inguruan guciz saindu içanen da; hori da beraz etchearençateco leguea.

13. Bada, huna aldarearen neurriac neurri cinenaz, ceinac baitzuen beso bat eta cehe bat: haren sabelac baçuen beso bat, eta çabal cen beso batez, eta akabançac ezpaineraino eta inguruan baçuen cehe bat. Horra beraz nolacoa cen aldarearen erreca.

14. Eta behereco lurretic bazter aphaleneraino bi beso, eta çabaltasuna beso bat; eta bazter xumeenetic handieneraino lau beso, eta çabaltasuna beso bat.

15. Arielec berriz, berac bacituen lau beso; Arieletic goiti baciren lau adar.

16. Arielec bacituen hamabi beso luçara eta hamabi beso çabalera; lau izquinetacoa cen sahets bardinequin.

17. Haren heguiac bacituen hamalau beso luçara, eta hamalau beso çabalera lau izquinetan; eta koroac inguruan baçuen beso erdi bat, eta haren sabelac beso bat inguruan. Hartaco mailac berriz, iguzqui-aldera ciren itzuliac.

18. Eta guiçonac erran çarotan: Guiçasemea, hau dio Jainco Jaunac: Edocein egunez eguin dadien aldarea, huna hortaco ceremoniac, horren gainean holocausta içan dadien escainia eta odola ixuria.

19. Eta emanen daroeztetzu Sadoquen odoleticaco aphez eta lebitar ene gana hurbilcen direnei, arthaldeticaco aratche bat escain diaçatedan bekatuarençat.

20. Eta haren odoletic harturic, eçarrico duçu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izquinetan, eta koroaren gainean inguruan, eta xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea.

21. Eta eramanen duçu bekatuarençat escainiricaco aratchea, eta erreco duçu sainduteguitic campo, temploco leku bereci batean.

22. Eta bigarren egunean escainico duçu bekatuarençat aker bat narriogabea; eta xahutuco dute aldarea, aratcheaz xahutua içan den beçala.

23. Eta xahupena akabatu duqueçunean, escainiren ditutzu abereetaricaco aratche narriogabe bat eta arthaldeticaco ahari narriogabe bat.

24. Eta hequiec escainiren ditutzu Jaunaren aitzinean; eta aphecec gainera ixurico diote gatza, eta Jaunari escainico diozcate holocaustetan.

25. Çazpi egunez, egun oroz bekatuarençat escainico duçu akerra; eta abereetaric aratchea eta ardietaric aharia escainico dituzte narriogabeac.

26. Çazpi egunez xahutuco eta garbituco dute aldarea, eta escainçaz estalico dute.

27. Berriz, çazpi egunac bethe ondoan, çorcigarrenean eta handic harat, aphecec aldarearen gainean eguinen dituzte çuen holocaustac, eta baquearençat escaincen diren bitimac; eta jabaldua içanen naiz çuen alderat, dio Jainco Jaunac.