Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48

Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horra nolacoa cen Jaunaren ospearen itchura. Eta ikusi nuen, eta erori nincen ahuspez, eta aditu nuen boz bat minçatzen. Eta erran çarotan: Guiçasemea, jaiqui çaite oinen gainera, eta minçaturen naiz çurequin.

2. Eta izpiritua minçatu citzaitan ondoan, sarthu cen ene baithan, eta xutitu ninduen ene çangoen gainera, eta aditu nuen niri minçatzen,

3. Eta erraten: Guiçasemea, bidalcen çaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganic guibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berec eta beren auec hautsi dute enequilaco patua.

4. Bekoqui gogorreco eta bihotz hezgaitzeco umeac dire hainac ceinen gana bidalcen baitzaitut, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac:

5. Hean ençunen othe duten, hean baratuco othe diren, ecen jendaqui kexagarria da; jaquinen dute bederen profeta bat içatu dutela beren erdian.

6. Çu beraz, guiçasemea, ez içan hequien beldur, eta hequien solasec ez beçaitzate lotsa; ceren sinhets-gogorrac eta makurrac baitire çurequin, eta harrobiequin baituçu çure egoitza. Ez ici hequien solasez, ez beçaitza ikara hequien beguitharteac, ceren jendaqui kexagarri bat baita.

7. Erranen daroeztetzu beraz ene hitzac, hean ençunen duten eta baratuco diren, ecen sumingarriac dire.

8. Çuc ordean, guiçasemea, adi çatzu nic erraten darozquitzudan guciac, eta ez içan kexagarri, jendaqui kexagarri horren idurico; idecaçu ahoa eta jan çatzu nic ematen darozquitzudan guciac.

9. Eta ikusi nuen, eta hara hurbildu citzaitala escu bat, ceintan baitzen liburu bat biribilcatua; iscribatua cen barnetic eta campotic, eta hedatu çuen ene aitzinean; eta hartan baciren iscribatuac kexuac, arrangurac eta dixiduac.