Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48

Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheco hamecagarren egunean, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, emaçu beguithartea Eguiptoco erregue Faraonen contra, eta profetisa çaçu hartaz eta Eguipto guciaz.

3. Minça çaite eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican Faraon, Eguiptoco erregue, erainsugue handi, hire ibaien erdian etzaten haicena, eta diocana: Enea da ibaia, eta neronec eguin dut ene burua.

4. Muthurreco bat eçarrico diat hire ahoan; eta hire ezcatei iratchiquiren ditiat hire ibaietaco arrainac; eta atheraturen haut hire ibaien erditic, eta hire arrain guciac hire ezcatei lothuac egonen dituc.

5. Eta mortura arthiquiren çaituztet hi eta hire ibaieco arrain guciac; lurraren gainera erorico haiz; ez haute alchatuco ez-eta ehorcico; lurreco basabereei eta ceruco hegastinei jatera eman haut.

6. Eta Eguipton daudecen guciec jaquinen die, ni naicela Jauna; ceren kanaberazco makila bat içatu haicen Israelgo etchearençat.

7. Escuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarrasquitu diotec sorbalda gucia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusquetan goan haiz, eta ethendu diozcatec guerrunceac.

8. Horren gatic cioc Jainco Jaunac: Huna non nic hire gainera erakarriren dudan ezpata, eta hitaric hilen ditiat guiçonac eta abereac.

9. Eta Eguiptoco lurra içanen duc mortu eta eremu; eta jaquinen die ni naicela Jauna, ceren erran ducan: Ibaia enea da, eta nic eguin dut hau.

10. Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino.

11. Guiçonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarric içanen.

12. Mortu eçarriren dut Eguiptoco lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriac hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuac egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Eguiptoarrac, eta haiçaturen ditut lurretara.

13. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Berrogoi urtheac bethe ondoan, Eguiptoarrac bilduco ditut populuetaric ceinetan barraiatuac içan baitziren.

14. Eta bihurraracico ditut Eguiptoco gathibuac, eta eçarrico ditut Phaturesgo lurrean, haren sorceco lurrean, eta han içanen dire erresuma xume bat.

15. Eta berce erresumen artean xumeena içanen da, eta ez da guehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez dioçoten jendaiei mana.

16. Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.

17. Eta hogoi eta çazpigarren urthean, lehembicico hilabethearen lehen egunean, ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:

18. Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.

19. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,

20. Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac.

21. Egun hartan musquilduren da Israelgo etchearen adarra, eta ahoa idequiren darotzut hequien erdian; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.