Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Kanaan lurraldearen mugak

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Eman agindu hauek israeldarrei: Kanaanen sartzear zaudete, eta hori izango da ondaretzat jasoko duzuen lurraldea. Hona lurraldearen mugak:

3. «Hegoaldetik, Tzin basamortutik hasi eta Edomgo mugaraino hedatuko da. Ekialdean, hegoaldeko muga, Itsaso Hilaren hego-ertzetik hasiko da.

4. Gero, Akrabim maldaren hegoaldera okertuko da eta, Tzindik jarraituz, Kadex-Barnearen hegoaldera iritsiko. Ondoren, Hatzar-Adarretik jarraituz, Atzmonetik pasatuko da.

5. Atzmonen Egiptoko errekarantz okertuko da eta Mediterraneo itsasoan amaituko.

6. «Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.

7. «Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino marratuko duzue muga.

8. Hor menditik Hamateko sarrerara luzatuko da eta Tzedadara iritsiko,

9. eta, Zifronetik jarraituz, Hatzar-Enanen amaituko da. Hori izango da iparraldeko muga.

10. «Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.

11. Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da

12. eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».

13. Moisesek agindu zien israeldarrei: «Horixe da zozketaz banatuko duzuen lurraldea, Jaunak bederatzi leinuei eta hamargarrenaren erdiari ematea agindu duena.

14. Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.

15. Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».

Lurra banatzeko arduradunen zerrenda

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

17. «Eleazar apaiza eta Nunen seme Josue izango dira lurraldearen banaketa egingo dutenak;

18. gainera, arduradun bana hartuko dute leinu bakoitzetik eginkizun horretarako.

19. Hona arduradun hauen izenak:«Judaren leinutik, Jefuneren seme Kaleb;

20. Simeonen leinutik, Amihuden seme Samuel;

21. Benjaminen leinutik, Kislonen seme Elidad;

22. Danen leinutik, Jogliren seme Buki;

23. Joseren semeen leinuetatik: Manasesenetik, Efoden seme Haniel,

24. eta Efraimenetik, Xiftanen seme Kemuel;

25. Zabulonen leinutik, Parnaken seme Elitzafan;

26. Isakarren leinutik, Azanen seme Paltiel;

27. Axerren leinutik, Xelomiren seme Ahihud;

28. Neftaliren leinutik, Amihuden seme Pedahel».

29. Gizon horiei agindu zien Jaunak Kanaan lurraldea israeldarrei ondaretzat banatzeko.