Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Oinorde-eskubidea duten emakumeen ezkontzarako arauak

1. Galaaden senitarteko arduradunek —Galaad Joseren ondorengoa zen, Makirren semea eta Manasesen iloba— Moises eta israeldar senitarteen arduradunengana joan

2. eta esan zieten: «Jaunak zozketaz lurraldea israeldarrei banatzeko agindu dizu, baita gure senide Tzelofhaden ondarea beraren alabei emateko ere.

3. Horiek horrela, alabak beste leinuren bateko gizonekin ezkonduko balira, beraien ondare-zatia, gure arbasoen ondaretik banandu eta senarren leinukoari erantsiko litzaioke. Horrela, zozketan egokitu zitzaigun ondarea murriztua gertatuko litzateke.

4. Eta Jubileu Urtea iristean, Tzelofhaden alaben ondarea behin betiko erantsiko litzaioke senarren leinukoari eta gure arbasoen leinutik banandurik geldituko».

5. Orduan, Jaunaren aginduz, argibide hauek eman zizkien Moisesek: «Arrazoia dute Joseren leinukoek.

6. Hona, bada, Jaunak agintzen duena Tzelofhaden alabei buruzko auzian: Hauek nahi duten gizonekin ezkon daitezke, beraien aitaren leinuko senitartekoa izatekotan.

7. Horrela, israeldarren artean ez da ondare-zatirik leinu batetik bestera aldatuko; israeldarrek nork bere aitaren ondareari atxikirik jarraituko dute.

8. Israeldar leinu bateko ondare-zati bat herentzian hartzen duen emakumea ez daiteke ezkon bere aitaren leinuko ez den gizonarekin; horrela, israeldarrek nork bere aitaren ondareari eutsiko diote,

9. eta ondarea ez da leinu batetik bestera aldatuko, baizik eta israeldar leinuek nork bere ondareari atxikirik jarraituko dute».

10. Tzelofhaden alabek Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten.

11. Mahla, Tirtza, Hogla, Milka eta Noa, Tzelofhaden alabak, lehengusuekin ezkondu ziren,

12. Joseren seme Manasesen ondorengoen senitarteko gizonekin, beraz. Horrela, haien ondarea beren aitaren leinuko senitartean gelditu zen.

13. Horiek dira Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien agindu eta arauak.