Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunari Israel bedeinkatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan bestetan bezala igarpen bila, baizik eta basamortura begira jarri zen.

2. Israel leinuka etxolaturik ikustean, Jainkoaren espirituak hartu zuen,

3. eta bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua;

4. hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzuneta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.

5. Bai ederrak zure etxolak, Israel,bai ederrak zure egoitzak,Jakoben herri!

6. Ibar luze-zabalak dirudite,ibai ondoko baratzeak,Jaunak ur-ertzean landaturikoaloe edo zedro arbolenantzeko dira.

7. Ura gainezka haien suiletan,soroak urez oparo.Israelgo erregeaAgag erregea baino ahaltsuago,haren erregetza gero eta garaiago!

8. Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.Herri etsaiak irentsiko ditu,haien hezurrak puskatuko,gorputzak geziz zeharkatuko.

9. Lehoia bezala makurtueta etzaten da:nork egin aurre hari?Bedeinkatuabedeinkatzen zaituena,madarikatuamadarikatzen zaituena!»

10. Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion:—Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu!

11. Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.

Balaamek Israelen etorkizun oparoa iragarri

12. Balaamek erantzun zion:—Argi eta garbi esan nien zure mezulariei:

13. «Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra».

14. Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut.

15. Orduan, bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua;

16. hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzun,Goi-goikoaren egitasmoa ezagutueta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.

17. Ikusten ari naiz,baina ez da orain gertatuko;begi aurrean dut,baina ez da berehala beteko:Jakoben herritik izarra sortzen da,Israeldik errege-makila ateratzen;Moaben bekokia zanpatzen du,Seten ondorengoenburezurra xehatzen.

18. Edom konkistatuko du,beronen Seir lurraldeaz jabetuko:Israelek garaipena lortuko du.

19. Jakoben herritik sortzen damenderatzailea: etsaien hirietanbizirik geldituak garbitzen ditu».

20. Gero, Balaamek Amalek ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Herrietan lehena, Amalek!Haren etorkizuna, ordea,hondamendi!»

21. Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Zuen egoitza sendoa,zuen habia harkaitzean kokatua!

22. Baina zuen habia suak irentsiko dueta Axurrek gatibuhartuko zaituzte».

23. Azkenik, bertso hauek abestu zituen:«Ai ene! Nor aterako da bizirikJainkoak ekingo dionean?

24. Ontziak datoz Zipre aldetik,Axur eta Eber zanpatuko dituzte,baina beraiek erehondatuak gertatuko dira».

25. Ondoren, Balaam bere herrialdera itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.