1. Koreren semeen salmoa. Kanta.Oi zu, mendi santuaren gainean Jaunak sendo oinarritua!
2. Sion hiri, Jaunak zu maiteago Israelgo herri guztiak baino.
3. Bai ospetsua, Jainkoaren hiri, Jaunak zutaz dioena:
4. «Nire sinesleen arteko aitortuko ditut Egipto eta Babilonia.Hara Filistea, Tiro eta Etiopia: herri bakoitzak bere sorlekua;
5. baina Sion hiriari esango zaio:“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»
6. Hona Jaunak herrien zerrendan idatzi:«Halako herrik halako sorlekua».
7. Baina dantzan eginez kantatuko dute:«Denok, Sion, zuregan bizilekua!»