1. Erromes-kanta. Salomonena.Etxea Jaunak eraikitzen ez badu,alferrik ari dira etxegileak.Hiria Jaunak zaintzen ez badu,alferrik daude erne hirizainak.
2. Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea,nekearen nekez ogia irabaztea:bere adiskideei lotan daudela ematen die Jaunak!
3. Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare,sabeleko fruitua harengandiko sari.
4. Gudariaren eskuan geziak bezala,halaxe gaztetako seme-alabak.
5. Zorionekoa geziontzia beraiekin betea duena!Ez du porrot egingo;atzera eragingo die etsaiei hiriko ateetatik.