1. Erromes-kanta.Jaunarengan konfiantza dutenakSion mendiaren antzeko dira;Jerusalemen errege denakez du sekula kolokarik egingo.
2. Nola mendiek Jerusalem,hala du Jaunak bere herria inguratzen,oraindanik eta betiko.
3. Gaiztoen aginpideak ez du iraungoJaunak zintzoei emandako lurraldean,zintzoak ere has ez daitezen bidegabekeria egiten.
4. Jauna, egiezu on zintzoei, bihotz zuzenekoei.
5. Bide okerretara makurtzen direnak, berriz,desagerraraz bitza Jaunak gaizkileekin batera!Bakea Israeli!