1. Daviden salmoa.Jauna, entzun nire otoitza,makurtu belarria nire erregura!Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri!
2. Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin,ez baita bizidunik zure aurrean errugabe.
3. Etsaiak gogor pertsegitzen nau,bizirik zanpatzen lurraren kontra;ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala.
4. Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor.
5. Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,zure egintza guztiak buruan darabiltzat,zuk egindakoak hausnartzen ditut.
6. Zuregana jasorik ditut eskuak,zure egarri naiz, lur lehorra bezala.
7. Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago.Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,zulora doazenekin bat egin ez dezadan.
8. Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,zuregan baitut uste on.Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,zuregana jasoa baitut gogoa.
9. Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,zuregan babesten bainaiz.
10. Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik.
11. Zarena zarelako, Jauna, gorde nazazu bizirik;zeure justiziagatik, atera ni larrialditik;
12. zeure maitasunagatik, suntsi itzazu nire etsaiak,hondatu nire erasotzaileak,zeure zerbitzari nauzunez gero.