1. Erromes-kanta .Larrialdian Jaunari egin nion dei eta hark erantzun.
2. Jauna, libra nazazu ezpain gezurtietatik,mihi maltzurretik!
3. Zein gogor zigortuko zaituen Jaunak, mihi maltzur hori,
4. gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!
5. Ai ene! Hobe nuen atzerrian urruti bizi izan banintz,Mexeken edo Kedarko oihal-etxoletan!
6. Luzaroegi bizi izan naiz hemen bakea gorroto dutenekin!
7. Nik bakea besterik ez ahoan; haiek, berriz, beti borrokan.