1. Erromes-kanta.Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:
2. Entzun, Jauna, nire mintzoa!Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura.
3. Erruak kontuan badituzu, Jauna,oi Jauna, nork iraun bizirik?
4. Baina zuri barkamena dagokizueta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu.
5. Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,haren erantzuna dut itxaro.
6. Jaunaren esperoan nago,gau osoan esna, goiza arte beilari.
7. Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.
8. Berak askatuko du Israel erru guztietatik.