1. Salmoa.Kanta Jaunari kantu berria,egintza harrigarriak egin baititu:garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.
2. Bere garaipena azaldu du Jaunak,bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.
3. Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena.
4. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok,egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!
5. Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez!
6. Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari!
7. Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak,munduak eta bertan bizi direnek!
8. Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek
9. Jaunaren aurrean, bai baitator lurra gobernatzera.Justiziaz gobernatuko du mundua, zuzenbidez herriak.