1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2. Herri guztiok, egin txalo,egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.
3. Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.
4. Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.
5. Guretzat lurralde bat aukeratu du,bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.
6. Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.
7. Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!
8. Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!
9. Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.
10. Herrietako printzeak elkartu zaizkioAbrahamen Jainkoaren herriari,munduko ahaltsuak Jainkoarenak baitira.Bera guztien gainetik garai!